Igartubeiti Baserri Museoan urriak 1erarte ikusgai dagoen "Haria galtzen" erakusketa dela eta, Maria Zubizarretak, artistak eta sortzaileak, bisita gidatua eskainiko du eta "Ecoprint" tailerra ere izango da Yolanda Sanchezen eskutik, ekainak 25ean, igandean, goizeko 10:00etan hasita eta 14:00ak arte.
- 10:00: Bisita gidatua Maria Zubizarretaren eskutik, erakusketan bere artelana ikusgai duen artistarekin.
- 11:00: Ecoprint tailerra
EcoPrint, sustrai, zutoin, hosto eta loreak ehunaren gainean zuzenean estanpatzeko teknika da, elementu horiei dagozkien pigmentua eta forma zuzenean txertatuz. Teknika honetara hurbilduko gara praktikatik.
Igartubeiti inguruan EcoPrint lanerako landare ugari eta ezberdinak daude. Aukeraketa bat egingo dugu eta naturaren estanpazio prozesuarekin gozatuko dugu.
Tailerra gazte eta helduei zuzendua dago, ehungintza eta landare zaleak.
Ez da beharrezkoa aurrez esperientzia izatea.
Prezioa: 10 Euro pertsonako.
Gehienez 10 pertsona.
Beharrezkoa da aurrez izena ematea, 943 72 29 78 edo/eta igartubeiti@gipuzkoa.eus.
Erantzun
Sartu