Teknologia albisteak

"Ensemble Diatessaron" taldearen kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia
2016-09-27 : 16:09

Igartubeiti Baserri Museoan urriak 1ean, larunbatean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Juan Vegak, Maite Larburuk, Josean Pascualek, Rafael Bonavitak, Agustin Laskurainek eta Elena M. de Murguiak osatzen duten Ensemble Diatessaron taldeak kontzertua eskainiko du Igartubeitiko dolarean, Zumarragako Antioko XXXIII. Musikaldiaren barne, urriaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan.
Autobus zerbitzua doan izango da. Irteera Zumarragako Elizkalen izango da 17:30etan eta itzulera kontzertua amaitzean.
Leku mugatua.

EGITARAUA:

Godalet

  • Alboradetako soinua-bukaera / Atte ttun ttun
  • Esku aldatzeko soinua / Bizkai dantza
  • Amonatxo / Ormatxulo
  • Arranoak Bortietan / Txakolin
  • Txori erresinola / Neskatxen esku dantza
  • Ezkon berriak lotaratzeko soinua Tantiru Maio
  • Erreginetan
  • Grande Chanson de St Jacques / Gizona non duk zuhurtzia
  • Arantzazuko kanta zaharra / Pelegria naizela
  • Igartubeitikoak: Sagar dantza / Haurra eizu lo lo
  • Iruten ari nuzu / Aldapeko
  • Godalet dantza-Dragonne / Euskal fandangoa / Iturengo arotza
  • Bautista Basterretxe / Folías y más folías

JUAN VEGA, Moldaketak


JUAN VEGA Txirula eta txistuak
MAITE LARBURU, Biolina eta ahotsa
JOSEAN PASCUAL, Espineta
RAFAEL BONAVITA, Tiorba eta gitarra barrokoa
AGUSTIN LASKURAIN, Perkusioa
ELENA M. DE MURGUÍA, Zango biola eta zuzendaritza

Erantzun

Sartu