Teknofiloen albistegia

"Paisaiatik mahaira" sukaldaritza tailerra eta dastaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2017-10-16 : 15:37

Gazteei eta helduei zuzendua, Clara Gutierrez biologak eta etnobotanikan adituak eskainia, urriak 22an, 10:00etatik 15:00etara. 

Baratze ekologikora eta usain lorategira bisita komentatua, bertan landare ezberdinak, beraien propietateak eta erabilera gastronomikoak deskubrituko ditugu. Ondoren, sukaldaritza tailerra! Gipuzkoar landare basati ezberdinen bitartez gure errezetak egin eta dastatuko ditugu.

Toki mugatuak. Beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Igartubeitiko paisaiara zentzu eta sormen hurbilketa baten bitartez, natur eta kultur ondarearen inguruko esnahai eta interpretazio berriak sortuko ditugu. 
PAISAIA BIZIA, Paisaien eraikuntza Ondarearen Europako Jardunaldien barne antolatutako jarduera. 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu