Igartubeiti Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak “Istorioak belarrietara” kontakizun laburren III edizioaren deialdia egiten dute.
Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz.
Gainera, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede.
Deialdiaren gaiak, sinesmena, istorioa, sineskeria, gune eta pertsonaiak, kondaira eta nekazalgune eta naturguneetako zeremoniei lotutako euskal mitologia eta bere imaginarioa dira.
Animatu zaitez!
Epea zabalik 2017ko uztailaren 16erarte.
Erantzun
Sartu