Teknologia albisteak

"#Handia13... argiak, kamara eta akzioa!" erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-22 : 13:29

Aste Santurako planik? Erakusketa polita daukazue Igartubeitin (baserri museoa bisitatzeko beste aitzakia bat, eta ez bakarra!). Handia filmaren zati batzuk Igartubeiti baserri museoan grabatu ziren, Ezkio-Itsason. Grabaketatik aukeratutako 13 argazkiren bitartez, baserriko gune ezberdinak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, XIX. mendeko erraldoiaren eskutik. Erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan izango da martxoaren 22tik abuztuaren 31era arte. 

Aste honetan inauguratu da #Handia13... argiak, kamara eta akzioa! Igartubeitiren xarma zineman irudikatua erakusketa. Igartubeitik adierazten duenak, teilatupe berean jaso ditu behin errealitate izan zena eta gaur fikzioaren bitartez biziberritu dena.

Goya Sarietako aurreko edizioan HANDIA filmak lortu zituen izendapen kopuruari ohore egiten dion erakusketa honek, baserriko gune ezberdinetako, horien artean, sukaldeako eta arto lehortegiko filmazioko 13 argazki biltzen ditu.

Horrez gain, filmaren gai nagusitik abiatuz, hezkuntza programa diseinatu da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek Gorputz Anitzen arazoa aztertu eta landu dezaten. Beste behin, ondarearen bitartez, gaur egungo gizarteaz hausnartzeko aukera dugu, iraganetik abiatuz etorkizunera begira.

Erakusketa abuztura arte egongo da zabalik. 

 

 

 

 

Erantzun

Sartu