Zestoa eta Zalla, egun ezbaian dauden hondakinak kudeatzeko bi eredu nagusien islada dira. Biek berreskuratu ezin izan diren materialak jasotzen dituzte ala etorkizunean jasoko dituzte. Horretan dira berdinak. Gainontzekoan ezberdintasunak besterik ez daude bata eta bestearen artean. Artikuluaren audioa entzun daiteke beheko bideoaren bidez.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialak argitaratu duenez Bilboko udalak eta Bizkaiko Foru aldundiak akordio bat sinatu dute. Akordio horren ondorioz Bilbori erraustea erdi-prezioan aterako zaio hurrengo 10 urteetan. Hauek dira akordio horretan azpimarratu behar diren ideia nagusiak:
Maiatzaren 17a "birziklapenaren nazioarteko eguna" izan zen. Horrelako egunetan ohikoa da, hango eta hemengo agintariek prentsari deitu, eta, herritarren begietara arduratsu agertu nahian, birziklapenaren alde konprometituta daudela irudikatzeko bere antzerkitxoa egitea. Baina, horrela al da beti?
Izaskun Bilbao eurodiputatuaren alderdiak, EAJ-PNVek, hondakinen gaia hauteskundeei begira erabiltzeko daukan asmoa aspalditik da ezaguna. Nola ez, errauste planta bertan behera geratzea ez da estrategia horretatik libratu. Izaskunek, abenduan lehenik, erabakia Bruselan salatuko zuela esan zuen eta prentsan ohiartzun handia lortu zuen. Orain, bere ahotik prentsak, eta prentsaren ahotik gainerakoek jakin duguna, Europak Izaskunek egindako salaketak egia ote diren ikertuko duela da. Salaketa baten aurrean egia ote den ikertzea guztiz normala da, baina prentsa irakurrita, Europak Gipuzkoari kontuak eskatuko dizkiola uler dezake batek baino gehiagok. Ondorioak oso bestelakoak izatea da ziurrena, Gipuzkoan hondakinen kudeaketan izandako aldaketak Europako hondakinen kudeaketarako hierarkia askoz hobe betetzen baitu errausketan oinarritutako eredu zaharkituak baino.
2013 urtea joan da. Une egokia azken 12 hilabeteetako balantzea egiteko. Hondakinen kudeaketaren arloan, atzera begira jarrita, askok, urte zalapartatsua izan delako irudipena izango dute. Gure osasunaren eta ingurumenaren kontura bestelako etekinak atera nahian dabilenik ez da falta, eta, ezin uka, hautsa harrotzea lortu dutenik. Burrunba mediatiko handia eragitea lortu dute bederen, inork gaia kezkaz eta larritasunez ikusteko moduko zalaparta.
Bergarako bozketan irregulartasunak erakusten dituen bideoa.
GHK-k errauste plantaren proiektua bertan behera uzteak zalaparta dexente sortu du, gai honen inguruan aurrera egiteko egiten den urrats ororekin gertatzen den bezala. Hau, sistemaren muinean ezarrita dauden indar politiko eta ekonomikoen interesen nerbioa ukitzen den seinale da. Desinformazio zaparrada dakar honek hedabideetan eta, horren aurrean babesteko, herritarrek argi eduki beharreko zenbait gauza aipatuko ditugu labur-labur artikulu hontan.
Legazpiko galdeketaren eta errausketaren bultzatzaileek bilketaren eragina udalerri mailara mugatzeko ahaleginaren inguruan GZZren hausnarketa eta ekimena:
Gipuzkoa osoan jarriko balitz urteko etekina 17.500.000 izango litzateke. Donostiak urtean 4.500.000 euro aurreztuko lituzke. Horixe da Usurbilgo udalak azken lau urteotan bildutako datuekin egindako txostenetik atera daitekeen ondorioa.
Leku bera atez ateko bilketarekin eta kaleko edukiontziekin nola geratzen den
Hondakinen kudeaketa txarrak egunerokoan arazoa jasaten duten biktimak eragiten ditu. Zabortegiak dituzten herrietako biztanleak. Etxean gaika biltzen ez diren janari hondarrak haiek bizi diren herrietan usteltzen dira, plastiko, beira, paper eta kartoiarekin nahastuta, haien bizi-kalitatea kaxkartuz, haien osasuna eta ingurumena kaltetuz. Kiratsa, metanoa, plagak, lixibiatuak, haien eguneroko ogia dira. Inork ez du horrela bizi nahi, eta beste inork merezi ez duen bezala, haiek ere ez dute zama horrekin bizitzea merezi.
Aste honetan, Bizkaiko tratamendu mekaniko biologikorako planta inaguratu dutela jakin dugu. Gipuzkoan ere errefusa tratatzeko TMB plantak proposatze ditu nazioarteko adituek landutako hondakinen planaren garapen estrategiak. Orduan, hondakinen kudeaketak bide bera egingo al du Bizkaian eta Gipuzkoan? Erantzuna ezezkoa da. Tresna bera izan arren bi estrategia zeharo kontrajarrien baitan erabiliko baita batean zein bestean. Baina estrategia hoien ezberdintasunak azaltzen hasi aurretik ikus dezagun zer den tratamendu mekaniko biologikoa TMB.
Azken asteetan argitara atera diren zenbait berriren inguruan egiten dugun hausnarketa jakitera eman nahi dugu adierazpen hau sinatzen dugun gizarte eragileok. Errauste plantaren finantzaketarekin lotutako swapa, finantzaketa lotu izana ospatzeko arduradun politiko eta bankuetako ordezkariek diru publikoarekin egindako angula jana, eta erruste planta eraiki eta kudeatuko duten enpresek plaza publikora egin duten agerraldia dira ondoren komentatuko dugunaren oinarri.
Hondakinen errausketa defendatzen dutenek bi ideia nagusitan oinarritzen dute haien proiektuaren defentsa: Ezkortasuna eta ustezko energia sorrera.Ezkortasuna, zabortegiak ala errausketa beste aukerarik ez dagoelako dikotomia faltsuan oinarrituta dago. Oraingoan ez dugu horretan sakonduko, bi ideia azpimarratu bakarrik. Errausketak ere zabortegiak behar ditu, erraustutakoaren %30 inguru eskoria eta errauts toxiko ezala gerazen baita labean eta filtroetan.
Egunotan 2013 urterako Gipuzkoako aurrekontuak onartzekoak direla-eta, alderdiak elkarren kontrako gerrara itzuli dira. Boto batzuk irabazteak, edozer zuritzeko balio du nonbait. Hondakinen kudeaketa da berriz partida jolasteko batzuk hautatu duten pilota. Partida honetan gauza ziur bakarra, beste behin ere pilotak sekulako kolpeak hartuko dituela da.