Oroimenaren Harra Gasteizko Koldo Mitxelena Institutuko irakasleek prestatu duten baliabide interesgarri bat da. Oroimen historikoa eskolara eramateko ahalegin bat da. Gaurko garaien zeinua da, edo horrela entzuten ari gara behintzak, gazteak eta ikasleak ezjakin ageri direla iragan hurbilarekiko, edo are jarrera atzerakoi edo mespretxagarrien biltegi bihurtzen ari direla gazte koadrila zenbait. Ba horri ezagutzaz aurre egiteko ekimena da Oroimenaren Harra.
Hala aurkeztu dute ekimena irakasleek: "Azken bolada honetan irakasleon artean gai honen inguruko kezka nabarmen handitu da, ikasleek gero eta gutxiago ezagutzen baitute gure aurreko belaunaldiek 1936ko gerran eta Francoren diktaduran bizi behar izan zutena. Horretarako egokia iruditu zaigu Euskal Herrian egin diren makina bat lan gune bakar batean biltzea, hain zuzen ere, hezkuntzan lanean gabiltzanok oroimen historikoa eskolara eramatea errazago izan dezagun."
Aurre egiteko, ezagutzaren transmisioa: "transmisioak bermatzen du jakintza belaunaldi batetik bestera pasatzea. Esan liteke garai ezberdinak lotzeko balio duen katea dela transmisioa, garai ezberdinetako katebegiak lotzen dituena."
Eta materialak horretarako:
Gai konkretuak landu izan dituztenak, besteak beste:
Ekimen zehatzen zerrenda bat dator, Koldo Mitxelena institutukoak eta baita beste euskal ikastetxe batzuetakoak, ez baitira Gasteizkoak bakarrik ari honetan. Eta hain zuzen ere, webgunearen lehen orrian gonbidapeba dago beste material batzuk landu dituztenentzat, kontaktuan jartzeko.
Duela gutxi izandako Udaltop jardunaldietan, Institutuko Josean Bueno irakasleak hain zuzen Oroimenaren Harra ekimenaren barruan euskararen memoria historikoa nola landu duten azaldu zuen. Hemen daukazue bideoa.
Erantzun
Sartu