Gasteizko udal lanpostu batzuetarako oposizioetan, euskarazko azterketetan akats nabarmenak izan direla salatu dute deialdira aurkeztu diten oposagile batzuek, eta kasua dokumentatu du Argiak, adibide erridikuluak agerira ekarriz. Test bateko erantzun posible bat adibidez: Derrigorrezkoa da paperezko argazki bat eramatea, haragi-tamainakoa. (Gaztelaniaz hauxe zen alegia: Una fotografía tamaño carné)
Beste adibide batzuk:
Ulergaitzak diren terminoak, nondik harrapatu ez daudenak:
Argiak egindako analisian, argibide eta kontrolerako lanpostuko azterketan, adibidez, 100 galderetatik 36 ziren akatsarekin. Oker portzentaia horrekin ez diegu aprobatua emango ezta?
Nonbait Udalak bazekien zerbait oker samar joan zela galderen itzulpenean (horixe baita kontua: gaztelaniaz sortzen da gauza, eta euskarara itzuli egiten da), zeren eta oposizioetara aurkezturikoei gomendioa ere egin zuen Udaleko funtzio publikoko sailak azterketak gaztelaniaz egiteko, arren, "prestaketa berme guztiekin egin ahal izateko" (beste albiste honetan kontatzen da hori). Horren gainetik euskaraz egin nahi izan zutenek aurkitu zituzten disparate horiek galdetegietan.
Argiak lortu ditu Gasteizko Udalaren azalpen batzuk, eta akatsen onarpena, gaztelera bidalitako komunikazioan, albistean bertan diotenez.
Erantzun
Sartu