Teknologia albisteak

Atez ate ekonomia Usurbil 2008-2012 txostena

Gipuzkoa osoan jarriko balitz urteko etekina 17.500.000 izango litzateke. Donostiak urtean 4.500.000 euro aurreztuko lituzke. Horixe da Usurbilgo udalak azken lau urteotan bildutako datuekin egindako txostenetik atera daitekeen ondorioa.

Leku bera atez ateko bilketarekin eta kaleko edukiontziekin nola geratzen den

Usurbilgo udalak Atez ate ekonomia Usurbil 2008-2012 izeneko txostena atera du herri honetan atez ateko bilketa ezarri den laugarren urtebetetzearen karira. Bertan, ikuspegi ekonomikotik atez atekoak izan duen eragin positiboa garbi geratzen da. Usurbilgo hondakinen tasa Gipuzkoako merkeenetakoa da.



Hondakinen kudeaketak udalari sortzen dion defizita %60tik %20ra jeitsi da atz ateko bilketari esker ondorengo koadroan ikus daitekeenez.

Txostenean agertzen diren ondorio nagusiak hemen laburtzen dizkizuegu:
  • Atez ate bilketak handitu egin ditu diru-sarrerak eta kostuak. Balantzea positiboa da: gehiago handitzen dira diru-sarrerak kostuak baino.
  • Soilik 2012 urtean eragindako etekin ekonomikoa 149.535 €-koa da, ohiko 4 edukiontzien sistemarekin alderatuta.
  • Hondakin kudeaketak eragindako defizita etengabe jaitsi egin da atez ate sistema ezarri zenetik (2008an, %60, 2012an, %20), nahiz eta usurbildarrek Gipuzkoako hondakin-tasarik txikienetako bat ordaindu.
  • Atez ate bilketak ahalbidetzen duen autokopostatzeagatik hobari indibidualizatuak suposatu du herritarrek 17.852 € gutxiago ordaintzea beren hondakin-tasetan 2012 urtean.
  • 5. edukiontziaren sistema da, ekonomikoki, okerrena: ez du diru-sarrerarik handitzen, eta kostuak, aldiz, dezente igotzen ditu.
Hemen laburtuta jarri ditugunak jatorrizko txostenean ikus ditzakezue esteka honetan: Atez ate ekonomia Usurbil 2008-2012

Erantzun

Sartu