Teknologia albisteak

gaindegia

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia. Observatorio para el desarrollo económico y social. Observatoire economique et social du Pays Basque

Erabiltzailearen jarduna

Gipuzkoako datuak guztion eskura

2014-09-16 : 18:39

Gipuzkoa mailako gizarte eta ekonomiako hainbat adierazle ikusgai dira Gipuzkoako Foru Aldundiko webgunean, Gaindegiak garatu duen Gipuzkoako Atlas-ean. Gazteen langabezia-tasa, establezimendu kopurua sektoreka, zahartze tasa, iraupen luzeko langabezia, emakumeen errenta desoreka, biztanleria osoa, eta abar.

1

Langile autonomoak: ekintzailetasunaren isla ala prekarietatearena?

2014-04-26 : 14:47

Guztira 253.044 langile autonomo daude Euskal Herrian (2014ko martxoan argitara eman diren datuen arabera), hau da, 2013 urteko martxoarekin alderatuta, 1.155 gehiago.

1

Euskal Herria biztanleria galtzen hasi da

2013-12-19 : 11:20

Azken hamarkadetan bizitako hazkunde demografikoa etetear dago Euskal Herrian. Horixe diote, behintzat, argitaratu berri diren Hegoalderako datuek: biztanleria galtzen hasi gara eta irudiak erakusten duen moduan, hazkunde natural negatiborantz goaz: alegia, hiltzen direnak jaiotzen direnak baino gehiago izango dira laster. 

Turismoa Euskal Herrian: gaualdiek behera egin dute

2013-12-12 : 10:10

4,24 milioi pertsonek ostatu hartu zuten 2012an Euskal Herriko geografian barna. 2011etik 4 milioitik gorako datuetan mugitzen gara, baina nahiz eta bidaiari askok bisita egiten diguten, gero eta gutxiago gelditzen direla dirudi.

Ipar-Data [159] Ipar EHko udalerrien guztien adierazle anitz klik batean

2013-11-22 : 11:21

Gaindegiak Ipar-Data [159] online argitalpena sortu du. Argitalpen honetan Ipar Euskal Herriko udalerri bakoitzerako adierazle sozioekonomikoak jasotzen dira, zehazki 147 adierazle udalerri bakoitzerako, eta argitalpen bakarrean bilduak izan dira, online kontsulta daitekeena bai euskaraz bai frantsesez.

Aberastasunaren banaketari buruz Euskal Herrian: galderak eta proposamenak

2013-11-20 : 13:44

Oso zaila da Munduan nahiz Euskal Herrian aberastasunaren banaketaren argazki erreala edukitzea. Zer dela eta? Nola jakin dezakegu zehazki zein den gure errentaren banaketa? Nola jakin zenbaten esku dagoen aberastasuna gure herrian? Zein dira egun argazki hori gertutik ateratzen laguntzen diguten adierazleak?




Hitzaldia Donostian: EHko sare produktiboaren argi-ilunak

2013-11-12 : 10:20

Zein da EHko sare produktiboaren egungo argazkia? Zenbat enpresa daude lurraldean? Non kokatzen dira? Zein jarduera eta sektoretan ari dira? Zein tamaina dute? Zein dira krisiak utzi dituen ondorioak Euskal Herrian?? Galdera horiei eta beste askori erantzuteko, eta “Euskal Herriko enpresa demografia” ikerketaren emaitzak aurkezteko hitzaldi eta mahai ingurua antolatu du Gaindegiak datorren asteazkenean, hilak 13an, Donostiako San Jeronimo kaleko Udal Liburutegi zaharreko aretoan, arratsaldeko 19.00etan.

Euskal Herriko enpresa demografia: begirada eta klik batean!

2013-11-05 : 10:04

Gaindegiak, Euskal Herriko garapen sozioekonomikorako behategiak, "Euskal Herriko enpresa demografia" txostena kaleratu zuen pasa den astean, lehen aldiz Euskal Herria bere osotasunean hartuta egiten den halako ikerketa.

Euskal Herriko etorkizun ekonomikoaz doako hitzaldia Bilbon

2013-10-21 : 12:29

"Apuntes para una estrategia económica vasca de futuro" titulupean doako hitzaldia emango du Anton Borjak (ekonomian doktorea) asteazkenean 19.00etan

Kontratazioa Hegoalden 2013ko urtarrila-iraila

2013-10-11 : 09:58

Urtea hasi zenetik, guztira 690.085 kontratu gauzatu dira Hegoalden; horietatik %93,7 aldi baterakoak dira

Bi adin piramide Euskal Herrian

2013-10-03 : 13:42

Gaur egun, Euskal Herriak 3,1 milioi biztanle ditu.

 

Euskal Herriko Aireportua (Gaindegiako asteko txostena)

2013-09-20 : 11:16

Egun, Euskal Herrian 5 aireportu martxan ditugu: Loiu, Miarritze, Foronda, Noain eta Hondarribia. Horietako batzuk bidaiarien garraioa dute jarduera nagusi; beste batzuk, ordea, batez ere salgaiak airetik garraiatzeaz arduratzen dira.

Euskal Herriko lan merkatua: %15,7ko langabezia tasa

2013-07-29 : 13:21

Egun, Euskal Herriko biztanleria aktiboa 1.450.850 lagunek osatzen dute, Iparraldeko lurraldeetarako egindako estimazio propioen arabera. Biztanleria aktiboaren hazkunde joera indartsua (2000/06), batez ere emakumeak eta etorkin berriak lan merkatuan txertatzeren ondorio, gelditu egin da eta 2007tik aurrera egungo krisi ekonomiko eta sozialaren gorabeherak pairatzen ditu.

'Euskal egitura': Gazte ekintzaileak etorkizunari so

2013-07-11 : 10:26

Ekonomiak bizi duen egoeraren erakusle izaten da etxebizitzen eraikuntza eta salneurria. Gaurkoan azken urteotako hirigintza lizentzien inguruko datuak ezagutuko ditugu, eta ikusiko dugu, zer-nolako diferentziak dauden euskal lurralde batzuetatik besteetara.

Euskal Herriko ekonomiaren azterketa zenbait adierazleren eskutik

2013-06-09 : 11:18

2012n Euskal Herriko BPGak jaitsiera apal batekin eman zion amaiera urteari hainbat estatistika iturri ofizialen behin-behineko datuen arabera. Bilakaera hau bera izan zuten Belgikak eta Erresuma Batuak. Epealdi luzeago batetik behatzen baditugu datuak Euskal Herriko BPGaren gora beherak EB-15koak izan dituenaren oso antzekoak izan dira, alta, urte batzuetarako emaitzak baikorragoak izanik. 

Euskal Herriko gazteen langabezia EB-27ren bikoitza ia

2013-05-29 : 12:55

2012ak 14,8 puntuko langabezia tasa utzi digu Euskal Herrian. 2007 urtetik langabezia tasa gogor hazi da (+8,6) EB-27 emandakoaren nabarmen gainetik (+3,3). Gaurdaino, 2009 urtea izan da beltzena, urte arteko  4,1 puntuko hazkundearekin. Hurrengo hazkunderik altuena 2012an eman da (+2,8).
Gazteek, emakumeek eta iraupen luzeko langabeek Europako erradiografia antzekoa dute baina indize altuagoekin

"Euskal egitura" saio berria: galtzear dauden udalerriak EHn eta zaintzaren krisia

2013-05-26 : 12:09

Euskal Herria zertan den ezezaguna zaigu. Ezagutzen ditugu hango eta hemengo datuak, baina ez Euskal Herri mailakoak. Ezagutzen ditugu hurbileko gatazka ekonomiko eta sozialak, baina ez martxan jartzen diren proiektu berriak eta hauen protagonistak. Hamaika telebista eta Gaindegiaren arteko elkarlanaz, Euskal Herriko ekonomia eta gizarteari lotutako alderdi desberdinak ezagutzera eman nahi dizkizuegu, bai informazio sozio-ekonomikoa, bai martxan jartzen diren esperientziak eta hauen protagonistak.

Arrantza sektorea: Etengabeko galera ontziterian eta eskifaian

2013-05-21 : 11:37

2004az geroztik, 173 itsasontzi eta 1.101 lanpostu galdu dira euskal kostan. Egun, 369 ontzik dihardute lanbide-arrantzan euskal kostalde osoan gaiaren inguruko azken datuen arabera (2012). Hauetatik guztietatik 273 baxurako arrantzakoak dira (%74), 70 alturakoak (%19) eta 26 altura handikoak (%7). Euskal arrantza ontziterian, guztira, 3.050 pertsonek lan egiten dute.

20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian

2013-05-14 : 12:47

Herrialdeka, bizitasun handieneko udalerriak Nafarroa Garaian: Egues, Aranguren, Berriobeiti, Elortz, Uharte Eguesibar, Orkoien eta Zizur dira, hauek guztiak Iruñerriakoak. Gipuzkoako udalerriak dira, berriz, Astigarraga, Irura, Oiartzun, Asteasu, Aduna eta Hondarribia, Donostialdea, Tolosaldea eta Bidasoa Beherakoak. Lapurdiko udalerri guztiak herrialdearen ekialde eta erdialdean kokatzen dira, hauek izanik Senpere, Hazparne, Jatsu eta Uztaritze. Azkenik, Bizkaiko udalerriak Mungia, Sopela eta Larrabetzu dira (Plentzia-Mungia eta Bilbo handia eskualdekoak). Irakurri Txosten osoa hemen.

Aurrekoak ››