Teknologia albisteak

Euskal Herriko enpresa demografia: begirada eta klik batean!

Erabiltzailearen aurpegia
2013-10-29 : 14:28
Gaindegiak, Euskal Herriko garapen sozioekonomikorako behategiak, "Euskal Herriko enpresa demografia" txostena kaleratu zuen pasa den astean, lehen aldiz Euskal Herria bere osotasunean hartuta egiten den halako ikerketa.
Aurkezpen interaktibo bat da egunotan Gaindegia zabaltzen ari dena: begirada eta klik batekin Euskal Herriaren ehun ekonomikoaren berri izan nahi duenari zuzenduta: establezimendu kopurua EHn, sektore nagusiak, enpresen tamaina, bilakaera krisia hasi zenetik gaur arte...

Aurkezpenak, gainera, datu eta mapak barne hartzen ditu eta baita Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailearen bi azalpen bideo labur.

Ezagutu Euskal Herria, ezagutu gure ekonomia:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago