Guztira 253.044 langile autonomo daude Euskal Herrian (2014ko martxoan argitara eman diren datuen arabera), hau da, 2013 urteko martxoarekin alderatuta, 1.155 gehiago.
Zoritxarrez, autonomoen igoera ez da beti ekintzailetasunaren isla. Langile autonomoen kontzentrazio handienak egitura ekonomiko ahuleneko zonaldeetan daude (laborantzan jarduera handienekoak, dibertsifikazio ekonomikorako plangintza ahulenekoak, hain zuzen).
Ranking honetan erraz asko ikusiko dugu Euskal Herriko eskualde eta herri elkargoen langile autonomoen ehunekoa, eta Euskal Herriko batez bestekoaren ere aldera dezakegu.
Bestalde, Europara begiratzen badugu, ikus dezakegu krisiak gogor jotako herrialdeetan dagoela langile autonomo gehien: Grezia (%32), Portugal (%22) eta Italia (%22). Kontra, Luxenburgo (%7), Danimarka (%8) eta Estonia (%7) dira tasa baxuenak dituzten herrialdeak.
Euskal Herriko langile autonomoen inguruan gehiago jakiteko, joan Gaindegiaren txostenera
Herrialdeen araberako datu alderaketa ez da zuzena nire ustez. Ezin da Italia, non ekintzailetza izugarria egon den betidanik, eta ez krisiagatik, Estoniarekin alderatu... Italia eta Estoniaren BPGaren alderaketak ez du kolorerik...Bestalde herrialde bakoitzeko autonomo-ordainketa kuotak jartzea ez legoke txarto...Ondo segi...