Teknologia albisteak
1

Euskal Herria biztanleria galtzen hasi da

Erabiltzailearen aurpegia
2013-12-18 : 11:20

Azken hamarkadetan bizitako hazkunde demografikoa etetear dago Euskal Herrian. Horixe diote, behintzat, argitaratu berri diren Hegoalderako datuek: biztanleria galtzen hasi gara eta irudiak erakusten duen moduan, hazkunde natural negatiborantz goaz: alegia, hiltzen direnak jaiotzen direnak baino gehiago izango dira laster. 

2012 urtera arte Hegoaldeko herrialde gehienek azken hamar urteotako hazkunde positiboari eutsi diote (jaiotza gehiago heriotzak baino); Bizkaian, ordea, badira urte batzuk balantzea negatiboa dutela, eta datozen urteotan joera areagotu egingo da.

Gauza bera gertatuko da Gipuzkoan, 2014ean hazkunde negatiboari hasiera emango baitio herrialdeak, eta urte gutxi barru baita Arabak (2017an) eta Nafarroa Garaiak ere (2018an). 

Iparralde 2001.urtean hasi zen joera negatiboa bizitzen, eta, ordutik, 3.285 biztanle galdu ditu guztira. Fenomeno honen inpaktu demografiko larriena Zuberoan gertatu da: egun 15.210 biztanle ditu, baina 2001-2012 bitartean jaiotzak baino 950 heriotza gehiago zenbatu ditu.

Jaiotzen murriztea oso lotuta dago ama izateko adinean dauden emakume kopuruaren beherakadari. Izan ere, 1980 eta 1990 hamarkadetako jaiotze krisien belaunaldikoak dira gaur egun ama izateko adinean dauden emakumeak, hortaz, gutxiago dira. Duela urte batzuk arte, kanpotik etorritako biztanleria fluxuek hutsune hori nolabait estaltzen zuten, baina gogoratu beharra dugu 2010. urtetik migrazio saldoa negatiboa dela (gehiago joaten dira etorri baino), beraz, datuek joera negatiboa islatzen digute. 

Gauzak horrela, estimatzen da 2023. urtean ama izateko adinean dauden 122.000 emakume gutxiago izango dituela Hegoaldek, edo beste era batera esanda, ama izateko adinean dauden gaur egun baino %19,3 emakume gutxiago egongo direla. 

Gaindegia-ren ikerketa txostena kontsultatu

 

Erantzunak

2013-12-19 : 13:49

Egoera larria da benetan. Euskaldun eta euskaltzaleen jaiotza tasa sustatu behar dugu. Hainbesteko immigrazioak ez du gizarte euskalduna ekarriko.

Erantzun

Sartu