Sustatu logoa Teknologia albisteak
gaindegia

gaindegia

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia. Observatorio para el desarrollo económico y social. Observatoire economique et social du Pays Basque

Artikuluak

Gipuzkoako datuak guztion eskura

gaindegia
gaindegia
2014-09-15 15:39
Gipuzkoa mailako gizarte eta ekonomiako hainbat adierazle ikusgai dira Gipuzkoako Foru Aldundiko webgunean, Gaindegiak garatu duen Gipuzkoako Atlas-ean. Gazteen langabezia-tasa, establezimendu kopurua sektoreka, zahartze tasa, iraupen luzeko langabezia, emakumeen errenta desoreka, biztanleria osoa, eta abar.

Langile autonomoak: ekintzailetasunaren isla ala prekarietatearena?

gaindegia
gaindegia
2014-04-25 14:47
Guztira 253.044 langile autonomo daude Euskal Herrian (2014ko martxoan argitara eman diren datuen arabera), hau da, 2013 urteko martxoarekin alderatuta, 1.155 gehiago.

Euskal Herria biztanleria galtzen hasi da

gaindegia
gaindegia
2013-12-18 11:20

Azken hamarkadetan bizitako hazkunde demografikoa etetear dago Euskal Herrian. Horixe diote, behintzat, argitaratu berri diren Hegoalderako datuek: biztanleria galtzen hasi gara eta irudiak erakusten duen moduan, hazkunde natural negatiborantz goaz: alegia, hiltzen direnak jaiotzen direnak baino gehiago izango dira laster. 

Turismoa Euskal Herrian: gaualdiek behera egin dute

gaindegia
gaindegia
2013-12-11 10:42

4,24 milioi pertsonek ostatu hartu zuten 2012an Euskal Herriko geografian barna. 2011etik 4 milioitik gorako datuetan mugitzen gara, baina nahiz eta bidaiari askok bisita egiten diguten, gero eta gutxiago gelditzen direla dirudi.

Ipar-Data [159] Ipar EHko udalerrien guztien adierazle anitz klik batean

gaindegia
gaindegia
2013-11-22 10:46

Gaindegiak Ipar-Data [159] online argitalpena sortu du. Argitalpen honetan Ipar Euskal Herriko udalerri bakoitzerako adierazle sozioekonomikoak jasotzen dira, zehazki 147 adierazle udalerri bakoitzerako, eta argitalpen bakarrean bilduak izan dira, online kontsulta daitekeena bai euskaraz bai frantsesez.

Aberastasunaren banaketari buruz Euskal Herrian: galderak eta proposamenak

gaindegia
gaindegia
2013-11-20 13:44

Oso zaila da Munduan nahiz Euskal Herrian aberastasunaren banaketaren argazki erreala edukitzea. Zer dela eta? Nola jakin dezakegu zehazki zein den gure errentaren banaketa? Nola jakin zenbaten esku dagoen aberastasuna gure herrian? Zein dira egun argazki hori gertutik ateratzen laguntzen diguten adierazleak?




Hitzaldia Donostian: EHko sare produktiboaren argi-ilunak

gaindegia
gaindegia
2013-11-11 10:20

Zein da EHko sare produktiboaren egungo argazkia? Zenbat enpresa daude lurraldean? Non kokatzen dira? Zein jarduera eta sektoretan ari dira? Zein tamaina dute? Zein dira krisiak utzi dituen ondorioak Euskal Herrian?? Galdera horiei eta beste askori erantzuteko, eta “Euskal Herriko enpresa demografia” ikerketaren emaitzak aurkezteko hitzaldi eta mahai ingurua antolatu du Gaindegiak datorren asteazkenean, hilak 13an, Donostiako San Jeronimo kaleko Udal Liburutegi zaharreko aretoan, arratsaldeko 19.00etan.

Euskal Herriko enpresa demografia: begirada eta klik batean!

gaindegia
gaindegia
2013-10-29 14:28
Gaindegiak, Euskal Herriko garapen sozioekonomikorako behategiak, "Euskal Herriko enpresa demografia" txostena kaleratu zuen pasa den astean, lehen aldiz Euskal Herria bere osotasunean hartuta egiten den halako ikerketa.

Euskal Herriko etorkizun ekonomikoaz doako hitzaldia Bilbon

gaindegia
gaindegia
2013-10-21 12:29
"Apuntes para una estrategia económica vasca de futuro" titulupean doako hitzaldia emango du Anton Borjak (ekonomian doktorea) asteazkenean 19.00etan

Kontratazioa Hegoalden 2013ko urtarrila-iraila

gaindegia
gaindegia
2013-10-10 15:13
Urtea hasi zenetik, guztira 690.085 kontratu gauzatu dira Hegoalden; horietatik %93,7 aldi baterakoak dira
Jarraitu gaitzazu