Egun, Euskal Herriko biztanleria aktiboa 1.450.850 lagunek osatzen dute, Iparraldeko lurraldeetarako egindako estimazio propioen arabera. Biztanleria aktiboaren hazkunde joera indartsua (2000/06), batez ere emakumeak eta etorkin berriak lan merkatuan txertatzeren ondorio, gelditu egin da eta 2007tik aurrera egungo krisi ekonomiko eta sozialaren gorabeherak pairatzen ditu.
2005az geroztik, lan-eskuaren adin egitura EB-27koa baino zaharragoa da eta 2004 urtetik dagoen aktiboen bolumena mantentzeko belaunaldi ordezkapena ez da nahikoa, hainbat adierazleren arabera. 2010z geroztik fenomeno hau Europa mailan ematen ari da ere. Edozein kasutan, goi mailako ikasketak dituen biztanleria aktiboaren proportzioa Euskal Herrian
(%43,7) EB-27koa (%27,7) baino nabarmen altuagoa da. Ezaugarri honeketorkizuneko politika produktiboetarako joera adierazi diezaguke.
Landunen bolumenaren bilakaerak beheranzko joera izan du 2009tik aurrera, 2010eko gorakada koiunturala salbu. 2012ko enplegatuen galera duela hiru urteko oso antzekoa izan da eta, ondorioz, Euskal Herriko enplegu tasa 60,4 puntutan kokatzen da egun (EB-27, 64,1). Genero desberdintasunak enplegu tasan bere horretan dirau, nahiz eta egun diferentzia hori inoiz zenbatutako apalenak izan, izan ere, gizonezko lanpostu suntsiketa altuagoa gertatu baita emakumezkoena baino.
Euskal Herriko lan merkatuaren egoera 2013 txostena osorik irakurri nahi izatera jo hona.
Erantzun
Sartu