Ipar-Data [159] Ipar EHko udalerrien guztien adierazle anitz klik batean
2013-11-22 10:46
Gaindegiak Ipar-Data [159] online argitalpena sortu du. Argitalpen honetan Ipar Euskal Herriko udalerri bakoitzerako adierazle sozioekonomikoak jasotzen dira, zehazki 147 adierazle udalerri bakoitzerako, eta argitalpen bakarrean bilduak izan dira, online kontsulta daitekeena bai euskaraz bai frantsesez.
8 gairen inguruan bildu dira adierazle ugari:
- Demografia
- Gizarte errealitatea eta bizi baldintzak
- Jarduera ekonomikoa
- Lurralde antolamendua eta hirigintza
- Etxebizitza
- Azpiegiturak eta zerbitzuen irisgarritasuna
- Tokiko fiskalitate zuzena
- Tokiko nortasuna eta joera politikoa
Lanaren egileak Txomin Poveda geografo urruñarra eta Asier Otxoa de Retana soziologoa izan dira.
Lana euskaraz nahiz frantsesez kontsulta daiteke:
- Ipar-Data [159] euskaraz
- Ipar-Data [159] frantsesez
Erantzunak kargatzen...