Zein da EHko sare produktiboaren egungo argazkia? Zenbat enpresa daude lurraldean? Non kokatzen dira? Zein jarduera eta sektoretan ari dira? Zein tamaina dute? Zein dira krisiak utzi dituen ondorioak Euskal Herrian?? Galdera horiei eta beste askori erantzuteko, eta “Euskal Herriko enpresa demografia” ikerketaren emaitzak aurkezteko hitzaldi eta mahai ingurua antolatu du Gaindegiak datorren asteazkenean, hilak 13an, Donostiako San Jeronimo kaleko Udal Liburutegi zaharreko aretoan, arratsaldeko 19.00etan.
Ekitaldiaren helburua Euskal Herriko sare produktiboaren argi-ilunei buruzko solasaldia egitea da, egungo diagnosia eginez eta krisiak orain arte utzi dituen ondorioak mahai gainean jarriz. Horretarako, alde batetik, Gaindegiak egin berri duen txostenaren emaitzak azalduko ditu Imanol Esnaolak (Gaindegiako koordinatzailea) eta, ondoren, adituen laguntzaz emaitza horien analisi eta gogoeta bat egingo da, Miren Estensoro (Orkestra) eta Eduardo Malagón (EHU) adituez osaturikom mahai inguru labur batean.
Ekitaldia irekia izango da, beraz, nahi duen oro hurbil daiteke.
Aldez aurretik izena-ematea eskertuko da:
izena eman
Erantzun
Sartu