Oso zaila da Munduan nahiz Euskal Herrian aberastasunaren banaketaren argazki erreala edukitzea. Zer dela eta? Nola jakin dezakegu zehazki zein den gure errentaren banaketa? Nola jakin zenbaten esku dagoen aberastasuna gure herrian? Zein dira egun argazki hori gertutik ateratzen laguntzen diguten adierazleak?
Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, galdera horiei eta beste askori erantzun nahian, mintegi irekia eta doakoa antolatu du Gasteizen hilaren 30ean. Bertan Nekane Juradok bere azken ikerketa aurkeztuko du: Reparto de la riqueza y exclusión social en Hego Euskal Herria.
Nekane Juradoren ustetan, "esklusioa ez da halabeharrez sorturiko fenomenoa, ezta kausa koiunturalen ondorioz sorturikoa ere. Gizarte bazterketa kausa estrukturalak ditu; alegia, gizarte, politika, kultura eta ekonomiaren estruktura zehatz baten emaitza da. Gizarte antolaketa da, beraz, zuzenean edo zeharka soberazko giza taldeak sortzen dituena".
Juradoren ustetan, "gizarte desoreken analisia estatistiketatik haratago eraman behar da: ez da nahikoa errenten eta aberastasunaren banaketari buruzko datuekin: boterearen banaketaren analisia egin beharra dago".
Mintegiari buruz gehiago jakiteko: http://www.basqueinfo.net/?p=2536
Erantzun
Sartu