Teknologia albisteak

ZientziApp garatu du Elhuyarrek: zientzia-edukiak eskaintzen dituen doako aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
2016-12-14 : 11:09

Zientzia-edukiak euskaraz edonon eta edonoiz eskura izateko lehen aplikazioa da ZIENTZIAPP. Albisteak, audioak, bideoak eta agenda eskaintzen ditu, doan. Google Play Storen eta App Storen eskuragarri.

 

 

Aplikazioak zientzia-eduki berriak eskainiko ditu egunero: zientzia eta teknologiari buruzko azken albisteak, bideoak eta audio-artxiboak, informazioa nonahi eta noiznahi jasotzeko, nahieran.

Eduki guztiak Elhuyar Zientzia erredakzioan aukeratu eta landuko dira. Zientzia.eus webgunean ere argitaratuko dira. Horrez  gain, zientzia eta teknologiaren inguruko ekitaldiaren berri ere emango du, Agendaren bitartez.

Diseinu garbia eta erraza du, eta doan deskarga daiteke Google Play Storen zein App Storen. Deskargatu aplikazioa eta izan zientzia eta teknologiari buruzko berritasunak, esku-eskura!

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu