500 urte pasatuko dira Elkanok, munduari lehen bira emango zion bidaia abiatu zuenetik. Hori dela eta, Adimenlabs enpresak, bere txatbot-ak sortzeko teknologia gaitasuna baliatuz, Elkanoren abentura edozein erabiltzaileen eskura jartzeko apustua egin du, elkarrizketa-abentura eran.
Gure seme-alabek askotan gu hartzen gaituzte eredutzat. Eta ziurrenik, orain bertan ematen ari garen ereduetako bat da mugikorrarekin denbora asko pasatzen dugula mezu-trukean. Gure seme-alabei mezu-trukean aritzeko askatasun osoa ematea ez dirudi oso zentzuduna ordea, horrek dakartzan arriskuei erreparatzen badiegu.
Gesmae informática-ren beste aplikazio bat, euskara ikasteko baliabideak eskaintzen dituena. Oraingo honek lokailuak, juntagailuak eta antolatzaileak lantzeko teoria eta ariketak biltzen ditu. iOS, Android edo beste gailu eta ordenagailuentzako prest.
Haitzulo batean zaude, eta ez dakizu nola heldu zaren horra, ezta hortik inoiz irten ahal izango zaren ere. Zure arma bakarra… Telegram? Bai, Harrapatuta elkarrizketa-abentura da, 80ko hamarkadako abenturen estilo hutsean, baina txatbot baten bidez ezarria.
Duela gutxi aurkeztu genizuen Irudikon aplikazioa, arreta-defizitari lotutako arazoak dituzten umeei laguntzeko joko bat. Gaur, berriz,Behatzen dakarkizuegu. Aplikazio honek antzeko helburua du, kontzentrazioa lantzearena, eta hiru joko ditu aipatu esparrua lantzeko. Azken hori ere Android zein iOS gailuetan instalatu daiteke.
Fulsion Smart Systems enpresak sortu du umeentzako joko hau, app formatuan. Jolasteko helburua baino ez duten beste joko batzuen aldean, Irudikonek xede “terapeutikoa” du. Izan ere, arreta-defizitaren nahasmendua duten haurrengan pentsatutako aplikazioa da. Sarean erabili daiteke, irudikon.fulsion.net webgunean, baina aplikazio moduan ere jaitsi eta instalatu daiteke, Android zein iOS telefonoetan.
Ulermenapp aplikazioarekin, euskararen ulermena ikasteko modu berri bat maila ezberdinetan sailkatutako ariketekin. Jorrokak aplikazioarekin, aukeratzen duzun modalitatearen arabera, proposatzen zaizkizun erronkei heldu ahal izango diezu. Kirolapp-ekin, kirol-jardueran egindako aurrerapen guztiak gorde ahal izango dituzu, zure jardueraren kontrol txukuna izan dezazun. Burulantzen, azkenik, aplikazio entretenigarria da buruari jokoen bidez eragiteko.
Txikienentzako aplikazio berri hau euskara hutsean egina dago, eta duela gutxi agertu da aplikazioen store garrantzitsuenetan. Sormenapp du izena. Haurrentzako ipuinen aplikazioa da, baina bi desberdintasun garrantzitsu dakartza haurrentzako ipuinen beste aplikazio batzuei dagokienez. Android zein iPhone gailuentzat dago eskuragarri.
Ekintech Smart Solutions izeneko enpresak kaleratu berri du ipuinlari ipuinak sortzeko app berria. Ipuinlari, ipuinak sortzeko tresna da. Etxeko umeek erabili dezakete ipuinak sortzeko bere ahotsekin, irudiekin eta haiek aukeratutako kontairekin.
Gabon hauetan 2 app berri argitaratu dira. Biak helburu berberarekin baina bi era ezeberdinetara eginda. Alde batetik, Gesmae informatikak, urtero bezala, bere berezko metodologia erabiliz, Esamoldeapp aplikazioa sortu du. Aplikazioak euskal esamoldeak lantzen ditu. Eta bestaldetik, Ekintech enpresak, erderaz arraskatatsua izan den 4 irudi hitz bat izeneko app.a euskaratu du argazkiapp sortuz.
ONOFF Multimedia enpresak jolas ezberdin hau argitaratu du. Jolasaren helburua gazta on bat sortu eta gazta lehiaketa irabaztea da. Aitonak erakutsiko dizu nola egin eta nola zaindu zure ardiak gazta on bat lortzeko. Zorte on!
Gesmae Informatikak izeneko empresak kaleratu berri du euskal deklinabidea lantzeko app berria. Aplikazio honek, ariketa anitz ditu euskal deklinabideko kasu guztiak lantzeko. Aplikazioak deklinabideari dagozkion alde teorikoa zein praktikoa jorratzen ditu, ariketa eta taulen bitartez.