Sustatu logoa Teknologia albisteak

EEEPA! Ikas ezazu gaztarik onena sortzen jolas honekin

IrakasleKoadernoa
2014-02-06 22:51
ONOFF Multimedia enpresak jolas ezberdin hau argitaratu du. Jolasaren helburua gazta on bat sortu eta gazta lehiaketa irabaztea da. Aitonak erakutsiko dizu nola egin eta nola zaindu zure ardiak gazta on bat lortzeko.  Zorte on!
Lor ezazu zure gaztekin txapelduna izatea!

Aitite txapeldun paregabea izan zen duela 20 urte; haritza bezain indartsua zen eta bere gaztak luzaroan izan ziren onenak. Gaur erretiratu egin da, baina zu hiritik heldu zara baserriaz arduratzeko eta behin izan zuen loria berreskuratzeko. Gehien desio duzuna txapelduna izatea dela, hura bezala! Asko duzu ikasteko, baina aitite beti egongo da prest zuri aholkuak emateko. Gazta txapelketa laster izango da, eta lan asko dago egiteko...

· Jetzi
· Gazta egin
· Azterketa medikoa egin
· Atera bazkatzera
· Hitz egin aititerekin
· Joan albaitariarengana
· Erosi animaliak
· Saldu merkatuan
· Aurkeztu zure gazta txapelketara

Aurrera!
Lor ezazu app berri honekin:
Eskuratu android bertsioa edo iOS bertsioa

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu