Teknologia albisteak

Mugikorretik euskara lantzeko bi modu ezberdin

2015-01-06 : 11:53
Gabon hauetan 2 app berri argitaratu dira. Biak helburu berberarekin baina bi era ezeberdinetara eginda. Alde batetik, Gesmae informatikak, urtero bezala, bere berezko metodologia erabiliz, Esamoldeapp aplikazioa sortu du. Aplikazioak euskal esamoldeak lantzen ditu. Eta bestaldetik, Ekintech enpresak, erderaz arraskatatsua izan den 4 irudi hitz bat izeneko app.a euskaratu du argazkiapp sortuz.
Gabon hauetan 2 app berri argitaratu dira. Biak helburu berberarekin baina bi era ezeberdinetara eginda.

Alde batetik, Gesmae informatikak, urtero bezala, bere berezko metodologia erabiliz, Esamoldeapp aplikazioa sortu du. Aplikazioak euskal esamoldeak lantzen ditu. Eta bestaldetik, Ekintech enpresak, erderaz arraskatatsua izan den 4 irudi hitz bat izeneko app.a euskaratu du argazkiapp sortuz.

Esamoldeapp

Orain arte, Gesmaek sortutako aplikazioetan, hau da, aditzapp edo deklinabideapp aplikazioetan hutsuneak betetzea zen ariketa mota bakarra. Baina oraingo honetan hutsuneak betetzeaz gain, beste ariketa mota bat erabil dezakegu: erantzun zuzena aukeratu euskal esamoldeak lantzeko asmoz.

Bestaldetik ere, eta aurreko aplikazioetan bezala, teoria ere lantzen da, baina oraingoan, gogoratu nahi ditugun atalak txertatu ahal ditugu, eskuragarri izateko modu errez batean.

Eta hau dena, mugikorrerako egokituta,  tamainaz gain ariketa motak ere egokituta daude. Metroz edo autobusez ditugun hutsarteak hobeto aprobetzatzeko aukera eskeintzen digu appak. 

Argazkiapp

Argazkiapp Honako honek euskara lantzeko beste era dibertigarriago bat hurbiltzen digu. Euskara dakigunoi eta euskara ikasten ari direnei egokituta bere hiru maila ezberdinei esker.

Jolasa erraza da baina oso entretenigarria. 4 irudi agertzen dira paintalaren goiko aldean, eta behealdean letrak agertzen dira.

Letra horiekin, 4 irudiek komunean duten hitza asmatu behar dugu. Eta asmatzen dugun heinean, txanponak lortuko ditugu ez dakizkigun letrak eros ahal izateko.

Gainera, adibidean ikus dezakezuen bezala,  argazkiak euskaldun ondareari egokituta daude. Asmatuko al zenuke ze hitz den kasu honetan?

Argazkiapp android eta iphone sakeleko telefonoetan ez ezik, ordenagailuetan ere erabil dezakegu chrome nabigatzailearekin.


Erantzun

Sartu