Ulermenapp aplikazioarekin, euskararen ulermena ikasteko modu berri bat maila ezberdinetan sailkatutako ariketekin. Jorrokak aplikazioarekin, aukeratzen duzun modalitatearen arabera, proposatzen zaizkizun erronkei heldu ahal izango diezu. Kirolapp-ekin, kirol-jardueran egindako aurrerapen guztiak gorde ahal izango dituzu, zure jardueraren kontrol txukuna izan dezazun. Burulantzen, azkenik, aplikazio entretenigarria da buruari jokoen bidez eragiteko.
Ulermenapp eta Jorrokak
Data hauetan ohikoa den bezala, Gesmae Informática enpresak euskararen erabilera sustatzeko sakelakorako 2 aplikazio argitaratu ditu.
Batetik, Ulermenapp, aurreko beste aplikazio batzuen (Deklinabideapp, Aditzapp eta abar) atzetik datorrena. Kasu honetan, aplikazioaren bidez ahozko ulermena eta irakurmena lan daitezke. Beti bezala, aplikazioa ariketa laburrekin dago bereziki diseinatuta, sakelakotik eta Internetera konektatuta egon behar izan gabe egiteko.
Bestetik, Jorrokak. Aplikazio honen bidez, sofatik jaiki eta hainbat erronkari helduko diogu; euskal geografian zehar bete beharko ditugunez, pixkanaka-pixkanaka xurgatzen ari zaigun bizimodu sedentario hau utziaraziko digu.
Aplikazioaren oinarria erabiltzaileen arteko lehia osasungarria da, eta mota ezberdinetako erronkak betetzean datza: sukaldaritzarekin lotuak, artistikoak, kirol-erakoak, etab.
Aplikazio biak Android eta iOS plataformetarako daude eskuragarri, eta hemen deskarga daitezke. Goiko izenetan, Google Play estekak, eta jarraian, iTunes-ekoak: Ulermenapp / Jorrokak.
Kirolapp
Arteman enpresak Kirolapp aplikazioa argitaratu berri du. Hala, Android eta iOS plataformetarako zegoen hutsunea bete nahi da, Smartphonetan plataforma horiek dituzten korrikalariek ere beren kirol-jarduera monitorizatzeko aukera izan dezaten.
Kirolappek balio du zure lasterketen eta entrenamenduen jarraipena egiteko, zure mapetan ibilbideak ikusteko eta pilaturiko kalorien kontsumoa jakiteko, egindako kilometroen berri izateko eta abar, baita Euskadiko lasterketen gaineko informazioa jasotzeko ere, beraz, aukera emango dizu zure buruari erronak jarri eta lasterketa horietan izena emateko.
Kirolapp Android eta iOS plataformetarako dago eskuragarri.
Deskargatu hemen eta ez utzi korrika egiteari.
Burulantzen
Adimenlabs S.L. enpresak BURULANTZEN aplikazioa kaleratu berri du. Buruari eragiteko bi joko eskaintzen dituen aplikazioa gure sakelakoarekin entretenitzeko.
Lehenengoa hitz-joko bat da, non erabiltzaileak letra-kopuru jakin batekin ahalik eta hitz gehien osatu behar dituen euskaraz. Joko honetan, aurreko marka gainditu nahiak benetako mendekotasuna eragiten du.
Bigarrena irudiak lotzean datza, eta eskuetako motrizitate fina lantzeko balio du, bereziki interesgarria haurrentzat zein adinekoentzat. iOS zein Android plataformetan eskuragarri.
Erantzun
Sartu