Gure seme-alabek askotan gu hartzen gaituzte eredutzat. Eta ziurrenik, orain bertan ematen ari garen ereduetako bat da mugikorrarekin denbora asko pasatzen dugula mezu-trukean. Gure seme-alabei mezu-trukean aritzeko askatasun osoa ematea ez dirudi oso zentzuduna ordea, horrek dakartzan arriskuei erreparatzen badiegu.

Baina, txataren aplikazio bat erabiltzearen bidez helburu didaktikoren bat lortuko bagenu?
Premisa hori hartuta, Fulsion Smart Systems enpresak 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat joko berria merkaturatu du, hizkijalea izenekoa.
Mezularitza-aplikazio batean (Telegram) egiten den elkarrizketa-abentura bat da. Bertan, protagonistak bere bizitza hankaz gora jartzen duen "hizkijalea" izeneko munstroaren misterioa desestali behar du.
Formatu berri batean eginiko joko honetan, telegram bidez @ComeLetrasBot (bot bat da) helbidera sartu besterik ez da egin behar abenturari hasiera emateko. Modu horretara, istorioak irakurtzeko ohitura sustatzeaz gainera idazketa ere bultzatzen da, erabiltzaileak abenturaren hainbat pasarte idatzi behar dituelako.
Zalantzarik gabe, gure seme-alaben aisialdirako oso aukera interesgarria da, eta, horrez gain, ikasteko aukera ematen die gailuekin jolas egiten duten bitartean, gure zaintzapean, noski.
Telegram aplikazioan erabilgarri dagoenez, iOS eta Android ekipoetan eta windows eta Macs eta Linuxen oinarritutako Pc-etan erabil daitezke.
Informazio gehiago proiektuaren webean:
Erantzun
Sartu