Txikienentzako aplikazio berri hau euskara hutsean egina dago, eta duela gutxi agertu da aplikazioen store garrantzitsuenetan. Sormenapp du izena. Haurrentzako ipuinen aplikazioa da, baina bi desberdintasun garrantzitsu dakartza haurrentzako ipuinen beste aplikazio batzuei dagokienez. Android zein iPhone gailuentzat dago eskuragarri.
Batetik, aplikazioak Uxue Uruburu diseinatzaileak eskuz egindako marrazkiak dakartza, baina haurrek beren kasa molda ditzakete. Aplikaziotik, ume bakoitzak marrazkia aldatzeko aukera izango du, berak egindako marrazkiari argazkia atera eta pertsonalizatu nahi duen ipuinean txertatuta.
Bestetik, ipuinak balioen arabera daude sailkatuta, eta ipuina bukatutakoan alegiaren gainean galdetuko zaio umeari, ipuina behar bezala ulertu duen ala ez egiaztatzeko. Ipuinak, bestetik, entzun edo irakurri egin daitezke, aukera biak eskaintzen baitira.
Erantzun
Sartu