Gesmae Informatikak izeneko empresak kaleratu berri du euskal deklinabidea lantzeko app berria. Aplikazio honek, ariketa anitz ditu euskal deklinabideko kasu guztiak lantzeko. Aplikazioak deklinabideari dagozkion alde teorikoa zein praktikoa jorratzen ditu, ariketa eta taulen bitartez.
Aplikazioa ordenagailuan nahiz Android eta iPhone sakeleko telefonoetan musutruk lor daiteke. Aplikazioa lortzeko
www.deklinabideapp.net orrialdean bertsio bakoitzeko estekak aurki daitezke.
Deklinabidea app-aren erabiltzaileak interneteko konekziorik gabe erabili ahal izango du programa. Horrela, ez daeuskara edonon eta edonoiz lantzeko aitzakiarik egongo.
Teoria kontsultatzeaz gain, ikasleak ariketak egin ahal izango ditu eta ariketak eginda, aztertu ahal izango du zer kasu indartu beharko lukeen bere ikas-prozesua hobe dezan.
Baliabide hau Gesmae Informatikak sortutako euskara lantzeko eta jolasteko Aditzapp eta Hitzekin jolastuz aplikazioei gehitzen zaie.
Euskara ikasten ari zaretenontzat baliabide interesgarria benetan.
Erantzun
Sartu