
Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.
Wattio enpresako finantza arduradun Telmo Sexmilok eman zuen atzo Betor hitzaldia, Hernaniko Orona enpresaren eraikin ikusgarrian. Domotikaren inguruan Euskal Herrian sortutako enpresa berritzaile honen berri eman zigun Sexmilok, eta bere produktu interesgarrien funtzionamendu eta ezaugarriak azaldu zizkigun.
Euskadiko software libre eta ezaguera irekien enpresen ESLE elkarteak antolatuta, datorren azaroaren 11n eta 12an LibreCon 2014 ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. ESLEk antolatu duen bi eguneko ekitaldian 2.000 profesional, 500 enpresa eta erakunde, eta 120 ponente baino gehiagoren parte hartzea espero da.
Aspaldian geroz eta gehiago entzuten ari gara Gauzen Interneta (IoT, Internet of Things) kontzeptua. Sarera konekatuta dauden sentsore eta aparailuengan eragina eduki dezakegu distantziara gure telefonoa erabiliz. Negozio handia dago honen guzti honen atzean, Google-ek Nest erosteko erabilitako dirutzan ikus daitekeen moduan.
Milaka galdera gehiago kargatu ditugu #Tribual jokoan. Eta mota berriak, horien artean: Hiztegi Batutik milaka sinonimo erauzi ditugu; Wikipediatik euskal pertsonaia askoren argazkiak, eta serie logiko matematikoak eraiki ere bai.
8 galdera mota, beraz, baina lehen bezala, 5eko sortetan erantzutea eta lehiatzea da koxka.
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.tribual
Azpeitiko Udalak urrats berri bat eman du transparentziarako bere bidean, Kontuak Garbi ataria publikatuta (azpeitia.net udal webgunetik ere atzigarri). CodeSyntax enpresarekin elkarlanean garatu du zerbitzu berria Azpeitiko Udalak.