Teknologia albisteak

CodeSyntax

Erabiltzailearen aurpegia

Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.

Erabiltzailearen jarduna

World Plone Day jardunaldia asteazken arratsaldez CodeSyntax-en bulegoan

2014-04-28 : 12:43

Apirilaren 30ean, asteazken honetan, World Plone Day da, gure enpresa CodeSyntax-en erabiltzen dugun teknologietako baten zabalkunde eguna, eta jardunaldi/saio bat antolatu dugu gure bulegoan, bere gaitasunen berri emateko. Bereziki, enpresen nazioartekotzerako Plone zein baliagarri den azalduko dugu, eta horretarako, Ulma eta Larzep enpresen kasuak ikusiko ditugu, eta SPRIko ordezkariak ere bertan izango dira, Alexander Arriola zuzendariarekin.

Blogbizi, liveblog kontzeptua lantzeko Sustatun: astelehenean ekitaldi batean probatuko dugu (Kataluniako prozesuaz)

2014-04-24 : 10:00

Liveblog kontzeptuaren euskarazko bertsio bat sortu dugu Blogbizi atalarekin Sustatun. Duela aste batzuk jarri genituen sarean lehenengo bi adibideak, itsasoko ekaitza ilustratzeko bat, Topagunearen jardunaldi bat kontatzeko bestea, eta datorren astelehenean, hilak 28, beste bat aktibatuko dugu, Norabidea ekimenak antolatutako mahainguru baten berri emateko.

Euskal kantuen gau eta eguneko hari musikal etengabean, Ruper da nagusi

2013-12-24 : 13:59

Gaur da Euskal Kantuen Gaua ETB1en, Gabon Gauean ohikoa den bezala. Ospetsu eta erdi-ospetsuak izango dira kantari, ohi bezala. Izpiritu alai honekin bat eginez, Ruper Detektagailuaren beste emaitza bat aurkeztu nahi dizuegu: hilabete oso bateko EITB Irratiaren kantuak zenbatu eta gorde ditugu. Horra emaitza. Bai, gure bulegoko sektore eusnob-enen susmoak egiaztatu dira: Ruper Ordorikanganako lerratzea argia da.

Bertsozale.com webgune berritua (eta #btn13 txapelketakoa ere bai, bide batez)

2013-11-16 : 17:09

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen webgunea berritzeko enkargua jaso genuen CodeSyntax-en urte honen hasierarako, eta halaxe aurkeztu genuen otsail aldera bertsozale.com berritua. Orain, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren webgunea ere bertatik kudeatzen da.

2

Xabier de la Maza asteazken honetako Betor hitzaldian

2013-11-11 : 12:48

Sarri entzuten dugu ekoizle eta merkatari txikiek Interneten saldu beharra daukatela. Baina, badakizu nolako lana dagoen ecommerce baten atzean? Aukera paregabea daukazu Interneten saltzeak suposatzen duena ezagutzeko asteazken arratsaldean. Xabier de la Mazak Pantoriri buruz hitz egingo digu, tripontziaren despentsa. Nola sortu zuten, zer ikasi duten orain arte, zein pausu emango dituzten etorkizunean.

3

Ruper detektatzeko makina

2013-11-08 : 09:07

Gure bulegoan askotan edukitzen dugu EITB Irratia jarrita. Eta sarri (sarri) esan ohi dugu Ruper Ordorikarenganako lerratze bat duela irrati horrek. Bulegoan Ruperren fanik (fansik?) ez da falta, baina beste batzuei ba ez digu grazia gehiegi egiten. Horregatik programatxo hau egin dugu, EITBren webgunea kontsultatuz, Ruper noiz jarriko duten esaten diguna.

Iragarkiak google

2013-10-14 : 10:34

GHKinfo albistegia

2013-10-10 : 17:15

GHKinfo datuak

2013-10-10 : 17:14

GHKinfo azala

2013-10-10 : 17:13

Ana Malagon eta Goio Telletxea aste honetako Betor jardunaldian hizlari

2013-10-07 : 18:42

Sarean proiektu bati ekitean zaindu beharreko lehen pausuez hitz egingo digute La Personnalite enpresako Ana Malagonek eta Goio Telletxeak hitzaldi batean, etzi asteazkenez, Donostian, 18.30etan. Estrategia, informazioaren arkitektura, erabiltzailearen esperientzia edota diseinua bezalako kontzeptuez jardungo dute zazpigarren Betor hitzaldian.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››