
% 11 inguru da sektore euskalduna Iruñean baina adin tarte horretan portzentaje hori igo egiten da. Hala ere, Iruñeko Udalak ez ditu gazte euskaldunak kontuan hartu egitaraua diseinatzerakoan. Den-dena, gaztelania hutsean antolatu du.
Hezkuntzako kontseilari Gimenok eragozpen asko sortu ditu eragozpenik ez zegoen lekuan. Hala izan da Pirinioaldeko ikasleekin, Tafallaldeko eta Zangozaldeko D ereduko ikasleekin, Leitzan ikasten duten herri txikietako ikasleekin...
“Euskararen erabilera arautzen duen udal-ordenantzan xedatutakoa aplikatuz, behar diren neurriak har ditzala herritarrek Hirigintza Gerentziarekin, ahoz zein idatziz, euskaraz jarduteko eta erantzuna hizkuntza horretan jasotzeko duten eskubidea bermatzeko”.
Oroitarazi behar dugu Nafarroan etengabe gertatzen ari direla horrelako erasoak. Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetu egin ditu lanpostu elebidunak eta/edo baliogabetzat jo du euskara merezimendu izatea udal hauetan: Zizur Nagusian, Berriobeitin, Berriozarren, Antsoainen, Uharten eta, azkenekoz, Atarrabian (joan den astean jakin genuen).
Nafarroako Administrazio Auzitegiak ontzat eman du Iruñeko Udalak testu elebidunak bi euskarritan ematea, bata gaztelaniaz, eta bestea euskaraz, nahiz eta arauek dioten euskarri bakarrean egin behar direla, eta salbuespenak izan daitezkeela, betiere arrazoituta.
332 lagunok sinatu dugu Iruñeko Udalak ez ditzan euskarazko hedabideak baztertu publizitate instituzionalaren banaketan. Hau da, Iruñeko euskaldunak ez gaitzan baztertu.
563 lanpostu ditu NUPek. Hizkuntz profil elebiduneko lanpostuak (euskara/gaztelania) 33 dira (% 5’86). Ingelesezko hizkuntz profila dutenak 18 dira (% 3’20).
Txibiteren Gobernua da, orain arte, bakarra ALEMANA, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen eremu mistoan.
Hutsik dauden profil elebiduneko lanpostuak betetzeko lan deialdia egin beharra dago. Jabetuko al da Antsoaingo Udala honetaz? Aspaldi daukan hutsunea konponbidearen zain dago. Euskarazko eskaintza nahi duten Antsoaingo gurasoak ere bai.
Administrazioan Euskaraz taldeak euskaltzale guztiak deitzen ditu manifestaziora joateko. Lehengo garaietan bezala, euskarazko hezkuntza jokoan.
Lanpostuen ezaugarriak zehaztea herritarren ordezkariei dagokie, eta ez epaileei, edo, kasu honetan, Nafarroako Administrazio Auzitegiko mahaikide edo bokalei. Euskararen eta demokraziaren kontrako jokabidea da.
Eremu euskaldunean Euskararen Legea ez du betetzen Maria Txibiteren Gobernuak, ez zuen bete Uxue Barkosen Gobernuak eta UPNren aurreko Gobernuek ere ez.
Birsintonizatuta ere ikusterik ez baduzu, deitu Administratzaileari edo antena jartzaileari!, ez gelditu euskarazko telebista horiek gabe!
Nafarroako Gobernuak euskara lan deialdietako hizkuntz eskakizunetatik kanpo uzten duela salatu dute ohar bidez Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak eta Joseba Otano Administrazioa Euskaraz taldeko kideak. Ia deialdi guztietan euskaraz jakiteak ez du punturik ematen (Osasunbideak eta Foruzaingoak eremu euskaldunean puntuatzen dute, besterik ez). Frantsesa, ingelesa eta alemana, bai, puntuatzen dute Nafarroa osoan, ordea.
Fakultatibo espezialista izateko 283 lanpostu betetzeko deialdia egin du Osasunbideak (2020ko urriaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Eta deialdian ez da esaten lanpostu horietako bakar bat ere elebiduna denik. Beraz, euskara ez da ez betebeharra, ez merezimendua ere. Alemanek suerte handiagoa dute Osasunbidean artatuak izateko.
Saio eta ikastaro ugari antolatzen ditu Nafarroako Kutxa Fundazioak eta erran daiteke gaztelania dutela ardatz, zalantzarik gabe, euskara apaingarri hutsala baino gutxiago izanik. Eta hala ere, Fundazioaren hainbat ildoren artean hor du presentzia gehien.
2020ko irailaren 10ean, Administrazioan Euskaraz Taldeak eskaera hau egin zion Nafarroako Gobernuari: Euskara ikasteko doakotasunaren bidean, urratsak ematea. Hasteko, Eusko Jaurlaritza erreferente hartuta, B2 mailara arteko doakotasun sistema ezartzea.
Zehazki, hau dio Arartekoak abuztuaren 24ko Q20/458 espedientean: Arau baten bidez berma dezala "euskara, Nafarroako berezko hizkuntza izanik, ez dela baloratuko atzerriko hizkuntzak baino gutxiago, horiek merezimendu orokor gisa baloratzen direnean".
Euskarazko irakaskuntzaren etsaia, Hezkuntzako kontseilari. Gimeno kontseilariak berriki ukatu die Mendigorriko familiei euskaraz ikasteko aukera. "Nik ez dut ezertxo ere Mendigorrian euskarazko eredua ezartzearen aurka" esan zuen Berrian, irailaren 5ean.
Epaileek eta, kasu honetan, Nafarroako Administrazio Auzitegiak, beti eta aise topatzen dituzte euskara ez baloratzeko arrazoi juridikoak. Zaila da euskara babesteko arauak lortzea; baina halakoak lortutakoan ere, beti egiten dute euskararen kontrako interpretazioa.