Administrazioan dauden lanpostu elebidunak ez dira besterik gabe sortu; ustez, euskara berreskuratzeko eta normalizatzeko estrategia orokor baten parte dira. Horietarako probak erdaraz egitea edo erdaraz egiteko aukera ematea erabateko kontraesana da. Hego Euskal Herriko Administrazioan ere... AZTERKETAK EUSKARAZ!!!
Antsoaingo Udalak deialdi bat egin zuen maiatzean, haur eskolako zuzendari lanpostua betetzeko, eta, gaztelaniaz gain, euskaraz jakin beharra zegoen (2022ko maiatzaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Bertan, lehenbiziko proba, legeei buruzkoa, gaztelaniaz erantzun behar zen nahitaez. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu genuen, eta hiru eskaera egin: 1) Probako hizkuntza euskara izatea; 2) epaimahaiko kide euskaldunak lortzeko zailtasunak izanez gero, test erako proba egitea, euskaraz; eta 3) aurreko eskaerak onartzen ez badira, proba hori derrigorrez gaztelaniaz egin beharra ezabatzea, Euskararen Foru Legearen arabera euskara ere erabil daitekeelako (nahiz eta beti errazagoa den oposizio bat gaztelaniaz egitea, ikasteko material gehiago eta gaurkotuago dagoelako, euskaraz baino).
Antsoaingo Gobernu Batzarrak uztailaren 5ean eman zion erantzuna: ezetz eskaera guztiei, eta proba gaztelaniaz egin behar da.
Okerragoa izan zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan gertatu zena, hura ere maiatzean: euskaraz jakin beharra zuten administrariak hartzeko oposizioa egin zuten, eta galdera guztiak, 50, gaztelaniaz izan ziren.

Erantzun
Sartu