“Genealogía del movimiento LGTBI+ en Navarra” lana aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak 2022ko martxoaren 18an. Gaztelania hutsean aurkeztu ere. Kexa aurkeztui genuen Nafarroako Arartekoarenean eta orain, azkenik, eta inolako publizitaterik gabe, euskaraz dugu “LGTBI+ mugimenduaren genealogia Nafarroan”.
“Genealogía del movimiento LGTBI+ en Navarra” lana aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak 2022ko martxoaren 18an. Gaztelania hutsean aurkeztu ere. Egiaz, ustekabe desatsegina izan zen, ez genuen horrelakorik espero.
Arartekoan kexa jarri, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak erantzun zuen apirilaren 11n Euskarabidera bidali zituztela testuak, euskaratzeko (gaztelaniazkoa aurkeztu eta ia hilabetera).
Bada, azkenik, eta inolako publizitaterik gabe, euskaraz dugu “LGTBI+ mugimenduaren genealogia Nafarroan”. Bertan topatuko dituzue Nafarroako LGTBI+ mugimenduaren mugarriak, lekukotzak, argazkiak... Denbora lerro honetan, 1978az geroztik Nafarroako LGTBI+ mugimenduari eragin dioten gertaera garrantzitsuenak aurkituko dituzu, izan mundu mailakoak zein tokikoak, eta, gertaera horiekin batera, protagonisten lekukotzak (bideoak eta beste material batzuk).
Zure esku dago, hurrenkera kronologikoan heltzen ahal diozu, edo denboran urtez urte bidaiatu; horretarako, zure ezkerrean ageri den barra bertikala erabiltzen ahal duzu. Goza ezazue!
https://genealogialgtbi.igualdadnavarra.es/eu/
Erantzun
Sartu