Teknologia albisteak

Arartekoak Erdialde-Mairagako Mankomunitateari: Euskarazko arreta berma dezala

Erabiltzailearen aurpegia
2022-05-11 : 23:21

2022ko apirilaren 25ean Nafarroako Arartekoak gomendio hau eman dio Erdialde-Mairagako Mankomunitateari: Beharrezko neurriak har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzeko.

 

Mankomunitate horretan 31 lanpostu dira. Lanpostuek ez daukate hizkuntz profilik; euskara meritu gisa ez da aipatzen. Barasoain, Garinoain, Leotz, Erriberri, Puiu, Tafalla, Uxue eta Untzue Mankomunitate honetan daude, eta 2017tik eremu mistoko udalak dira horiek.

Jarritako kexaren aurrean Mankomunitateak argudiatu zuen jendeari zuzeneko arreta emateko 5 lanpostu soilik direla, eta horietan bi langilek badakitela gaztelania eta euskara. Hizkuntza-eskakizun zehatz bat ez esleitzea arazo formal da, Mankomunitatearen ustez.

Arartekoak ez du argudio hori onartu, euskarazko arreta bermatzea arriskuan legokeelako baldin bi langile elebidun horiek beste lanpostu batzuetara alde eginen balute.

Orain Mankomunitateak bi hilabete ditu gomendioa onartzeko ala ez onartzeko.

Espero dezagun gomendioa onartzea, arazo formal hutsek konponbide erraza baitaukate.

 

Erantzun

Sartu