Teknologia albisteak

"Palomitas con Tik-Tok", krispetarik gabe

Erabiltzailearen aurpegia
2022-04-10 : 21:21

“Palomitas con tik-tok” Iruñeko Udalaren Cowordkids programaren ekimen bat da. Ingurugiroa zaintzeko kontzientzia sustatu nahi du, 12 eta 16 urteen arteko nerabeen artean. Urtarrilaren 19tik ari den ekimen hau apirilaren 13an amaituko da. Baina zera gertatzen da: ekimen hau gaztelera hutsean garatzen ari da. Beraz, gazte euskaldunen bazterketan oinarritzen da. Ziur aski, Iruñeko adin sektorerik euskaldunena.

Astean behin Ekozine jaialdiko hiru film labur proiektatzen dituzte eta gero gazteek Tik-Tok sarearen bidez bideo bat sortzen dute, ingurumena zaintzeko mezuarekin. Gero bideo hori zabaldu egiten dute. Palomitas con Tik Tok du izena egitasmoak.

Ez da ideia txarra. Hala ere, ekimen hau gaztelera hutsean garatzen ari da. Beraz, gazte euskaldunen bazterketan oinarritzen da. Ziur aski, Iruñeko adin sektorerik euskaldunena.

Gera bedi agerian planteamendu horrengatik gure protesta.

Erantzun

Sartu