Teknologia albisteak

adm.euskaraz.taldea

Erabiltzailearen jarduna

Administrazioan ere, azterketak euskaraz!

2022-08-11 : 23:11

Administrazioan dauden lanpostu elebidunak ez dira besterik gabe sortu; ustez, euskara berreskuratzeko eta normalizatzeko estrategia orokor baten parte dira. Horietarako probak erdaraz egitea edo erdaraz egiteko aukera ematea erabateko kontraesana da. Hego Euskal Herriko Administrazioan ere... AZTERKETAK EUSKARAZ!!!

1

Zizur Nagusiko Udalak errekurtsoa, euskara ez puntuatzeko

2022-08-06 : 17:57

Zizur Nagusiko Udalak Euskararen Ordenantza urratu zuen lan deialdi batekin; orain, euskara puntuatu behar ez izateko errekurtso bat jarri du, eta, epaileek euskararekin izan ohi duten jarrera ezagututa, segur aski arrazoia emanen diote.

Zizur Nagusiko Udalak euskara puntuatu beharko du

2022-07-19 : 08:58

Zizur Nagusiko Udalak euskara puntuatu beharko du. Gai honetan, orain arteko ebazpenen ildoa aldatu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, zorionez. Behingoz arauek diotena aplikatu du. Aurretik, horrelako auzietan iritzietan oinarrituta eman baititu ebazpenak: balorazio gehiegizkoa, proportziorik gabea, justifikatu gabea…

Mairaga Mankomunitatea eta euskara: Hobekuntza, baina ez nahikoa

2022-06-28 : 09:09

2022ko apirilaren 25ean Nafarroako Arartekoak gomendio hau eman zion Erdialde-Mairagako Mankomunitateari: Beharrezko neurriak har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzeko. Arartekoak espedientea itxi du, baina euskarazko arreta bermatzearenak ziurtatu gabe segitzen du, gure ustez.

Euskarafobiari planto!

2022-06-17 : 23:54

Lehenengo ekintzan Hezkuntza Departamentuak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskarari ezarritako murrizketak salatu ditugu.

Euskararen Defentsarako Sarea osatu da Nafarroan eta gaur du lehen ekintza

2022-06-17 : 10:35

Euskararen Defentsarako Sarea sortu dugu eta ekintzen bidez salatu nahi ditugu euskararen aurkako neurriak. Gaur ostirala, 2022ko ekainaren 17an, 19:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren aurrean (Santo Domingo kalean, Iruñea) elkarretaratzea eginen dugu, Hezkuntzako kontseilariak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskararen inguruan egindako murrizketak gaitzesteko. Dagoeneko jakinarazpena sartu dugu Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan.

Nafarroako LGTBI+ genealogia, orain euskaraz ere bai

2022-05-21 : 09:57

“Genealogía del movimiento LGTBI+ en Navarra” lana aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak 2022ko martxoaren 18an. Gaztelania hutsean aurkeztu ere. Kexa aurkeztui genuen Nafarroako Arartekoarenean eta orain, azkenik, eta inolako publizitaterik gabe, euskaraz dugu “LGTBI+ mugimenduaren genealogia Nafarroan”.

Arartekoak Erdialde-Mairagako Mankomunitateari: Euskarazko arreta berma dezala

2022-05-16 : 18:44

2022ko apirilaren 25ean Nafarroako Arartekoak gomendio hau eman dio Erdialde-Mairagako Mankomunitateari: Beharrezko neurriak har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzeko.

Stop PAI programaren inposizioari

2022-04-29 : 09:21

Argi dago PAI programa, partez, euskarari aurre egiteko ezarri zela Nafarroan. Baina PAI programa eta antzekoak, askotan, porrota izan dira. Ez da iritzi bat, egitatea da. Hezkuntza sistemarako ingelesezko irakaskuntza programa da PAI, Nafarroa Garaian aplikatzen dena 2012. urtetik, Yolanda Barcinaren aginte-arotik.

Antzin-Ameskoako Mankomunitateak euskara kontuan hartuko du

2022-04-21 : 14:12

Antzin eta Ameskoabarrena 2017tik daude eremu mistoan. Bertakob gizarte zerbitzuen Mankomunitateak 11 lanpostu ditu, eta plantillan ez zen euskara ezertarako kontuan hartzen. Horrexegatik, kexa jarri zuen Administrazioan Euskaraz taldeak, eta erantzunean, euskararenganako nolabaiteko konpromisoa adierazten du Mankomunitateak txosten batean.

"Palomitas con Tik-Tok", krispetarik gabe

2022-04-11 : 09:14

“Palomitas con tik-tok” Iruñeko Udalaren Cowordkids programaren ekimen bat da. Ingurugiroa zaintzeko kontzientzia sustatu nahi du, 12 eta 16 urteen arteko nerabeen artean. Urtarrilaren 19tik ari den ekimen hau apirilaren 13an amaituko da. Baina zera gertatzen da: ekimen hau gaztelera hutsean garatzen ari da. Beraz, gazte euskaldunen bazterketan oinarritzen da. Ziur aski, Iruñeko adin sektorerik euskaldunena.

Nafarroako LGTBI+ mugimendu aktibistaren genealogia, espainiera hutsean

2022-03-27 : 20:46

Nafarroako Gobernuak martxoaren 18an aurkeztu zuen LGTBI+ mugimenduaren genealogia (https://genealogialgtbi.igualdadnavarra.es/). Pozgarria da halako lana egin izana, baina genealogiara jo eta, hara non, gaztelania hutsean dagoen.

Aniztasunaren, berdintasunaren, elkarbizitzaren, justiziaren... EUSKARAREN ETORKIZUNEKO HIRIA

2022-03-01 : 13:42

Iruñeko Udala da zentzugabekeria horren erantzule nagusia eta, hori gauzatzeko, Nafarroako gobernuaren laguntza eta konplizitatea du, azken finean berak ematen baitio bidea hizkuntza-eskubideen urraketa horri.

PSNren hizkuntz dekretua: Ez batasunik, ez berdintasunik, ez elkarbizitzarik

2022-02-26 : 00:42

2017ko Dekretuan bezala, euskarak gutxietsita jarraituko du, eta euskaldunen hizkuntz eskubideak hankapean.

Are larriagoa dena, epaile euskarafoboei aurre egin gabe segituko dugu, Udalek hizkuntz profilak ezartzeko ahalmena oso murriztuta, eta eremu mistoko Euskararen Ordenantzetan euskarari esleitutako balorazioak deuseztuta.

Zangozaldeko Mankomunitateak onartu du Arartekoaren gomendioa euskarari buruz

2022-02-23 : 17:41

2021eko urriaren 29an Arartekoak hauxe gomendatu zion Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateari: behar ziren neurriak har zitzala, bermatzearren herritarrek euskaraz arreta jasotzeko eskubidea. Mankomunitateak onarpena iragarri du.

1

Konstituzioaren Plaza, ele bitan

2022-02-09 : 15:50

Enrique Maiak eta UPNk Konstituzioaren plaza bat nahi zuten Iruñerako, eta izen hori eman diote Baluarteko plazari. Nola ez, gaztelania hutsean jarri dute: "Plaza Constitución plaza".

Antsoaingo Ezkaba ikastetxea: D eredu osorantz

2022-02-03 : 08:33

Murgiltze eredua ez da bete-betekoa, eskolazain batek euskaraz ez dakielako eta harekiko harremanak gaztelaniaz dira. Horrek murgiltze eredua baldintzatzen du.

NUP: Lanpostuak egonkortzeko prozesuak euskarazko ikasketak eragotziko ditu

2021-12-31 : 08:05

Administrazioa Euskaraz taldeak salatu duenez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) lanpostuak egonkortzeko prozesuak euskarazko ikasketak eragotziko ditu. Alferrik da NUPeko Irakaskuntzaren Planean euskararen eskaintza estrategikoak aipatzea, Plantilla Organikoaren izaera iraultzen ez bada.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago