Teknologia albisteak

Zizur Nagusiko Udalak euskara puntuatu beharko du

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-17 : 19:34

Zizur Nagusiko Udalak euskara puntuatu beharko du. Gai honetan, orain arteko ebazpenen ildoa aldatu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, zorionez. Behingoz arauek diotena aplikatu du. Aurretik, horrelako auzietan iritzietan oinarrituta eman baititu ebazpenak: balorazio gehiegizkoa, proportziorik gabea, justifikatu gabea…

ZIZUR NAGUSIKO UDALAK EUSKARA PUNTUATU BEHARKO DU

 

2021eko apirilean, Zizurko Udalak deialdi bat egin zuen atezainen bi zerrenda egiteko: bata lanpostu elebidunetarako, eta bestea gaztelania bakarrik eskatzen zen lanpostuetarako.

Bigarren horretan ez zen merezimendu gisa baloratzen euskaraz jakitea, Euskararen Ordenantzaren kontra:

“Deialdi guztietan, euskaraz jakin beharrik ez dagoenetan, merezimendua izanen da euskaraz jakitea”. Zizur Nagusiko Euskararen Ordenantza, 18. artikulua.

Herritar batek kexa jarri, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebazpena eman zuen 2022ko apirilaren 25ean (919. Ebazpena):

Euskara merezimendu gisa baloratu behar zen, eta, Euskararen Ordenantzari jarraikiz, lanpostuak jendearekin harremana duenez, euskararen balorazioa % 10a izan behar duela erabaki du.

Aipatzekoa da Zizurko Udalak justifikatu nahi zuela euskara ez baloratzea oposizioaren sistema hautatu zuelako, eta ez oposizio-lehiaketarena (oposizioak azterketa hutsa dira, eta oposizio-lehiaketak, berriz, azterketa eta merezimenduak), baina Euskararen Ordenantzak ez du halako salbuespenik aipatzen.

Orain arteko ebazpenen ildoa aldatu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, zorionez. Behingoz arauek diotena aplikatu du. Aurretik, horrelako auzietan iritzietan oinarrituta eman baititu ebazpenak: balorazio gehiegizkoa, proportziorik gabea, justifikatu gabea…

Aldaketa honengatik pozten gara. Espero dezagun ildo zuzen hau mantentzea, ebazpenak iritzi pertsonaletan ez baitira oinarritu behar, indarrean dauden arauetan baizik.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago