Teknologia albisteak

Antzin-Ameskoako Mankomunitateak euskara kontuan hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia
2022-04-18 : 20:09

Antzin eta Ameskoabarrena 2017tik daude eremu mistoan. Bertakob gizarte zerbitzuen Mankomunitateak 11 lanpostu ditu, eta plantillan ez zen euskara ezertarako kontuan hartzen. Horrexegatik, kexa jarri zuen Administrazioan Euskaraz taldeak, eta erantzunean, euskararenganako nolabaiteko konpromisoa adierazten du Mankomunitateak txosten batean.

 

Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 11 lanpostu ditu, eta plantilla organikoan ez zuen euskara ezertarako kontuan hartu. Horrexegatik, kexa jarri genuen Nafarroako Arartekoaren bulegoan.

Nafarroako Arartekoari helarazitako txostenean, Mankomunitateak honako asmo hauek adierazi ditu:

- Aztertuko duela euskara merezimendu gisa puntuatzea hurrengo lan deialdietan.

- Aztertuko duela zenbait lanpostutan bi hizkuntzak jakin beharra, eta gero ordezkari sindikalekin negoziatuko duela.

Hala, Nafarroako Arartekoak espedientea itxi du, afera konponbidean dagoelakoan.

Ikusteko dago ea azterketa eta negoziazio horiek baliagarriak ote diren euskara kontuan hartzeko. Hala ere, euskararenganako nolabaiteko konpromisoa adierazten du Mankomunitateak txosten horretan.

Espero dezagun aurrerantzean euskara kontuan hartzea plantilla organikoan eta hurrengo lan deialdietan, euskaldunon hizkuntza eskubideak bete ditzan.

Erantzun

Sartu