Zangozaldeko Mankomunitateak onartu du Arartekoaren gomendioa euskarari buruz
2022-02-20 19:09
2021eko urriaren 29an Arartekoak hauxe gomendatu zion Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateari: behar ziren neurriak har zitzala, bermatzearren herritarrek euskaraz arreta jasotzeko eskubidea. Mankomunitateak onarpena iragarri du.
2022ko otsailaren 3an, Mankomunitateak Arartekoaren gomendioa onartu du. Besteak beste:
- Behar diren langileak bermatzea, euskaraz artatuak izateko eskubidea erabili nahi duten herritarrentzat.
- Azterlan bat egitea, ikusteko nola baloratu euskara jakitearen merezimendua deialdietan.
- Urrats garrantzitsua izanen da eskualdean euskara sendotzeko eta hiritar euskaldunen eskubideak babesteko.
Jarraipena egiten segituko dugu.
Erantzunak kargatzen...