Teknologia albisteak

Euskarafobiari planto!

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-17 : 23:54

Lehenengo ekintzan Hezkuntza Departamentuak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskarari ezarritako murrizketak salatu ditugu.

EUSKARAFOBIARI PLANTO!

 

Euskararen Defentsarako Sarea sortu dugu, eta ekintzen bidez salatu nahi ditugu euskararen aurkako neurriak.

Lehenengo ekintzan Hezkuntza Departamentuak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskarari ezarritako murrizketak salatu ditugu.

Euskara ikasteko sei maila izanik, maila bakoitzean ikasle gutxi daudela argudiatuta, hiru talde besterik ez du onartu nahi. Euskara ikasteko prozesu osoa ezin izanen da, beraz, aurrera eraman Tuterako Hizkuntza Eskolan.

Hizkuntza Eskolen funtzioa da hizkuntzak irakastea. Ez da onargarria Tuteran, Nafarroako bigarren hirian, nafarron hizkuntza, euskara, babesik gabe uztea. Alderantziz, horren eskaintzaren publizitate gehiago egin beharko luke Nafarroako Gobernuak.

Euskararen Defentsarako Sarearekin murrizketa hau salatu dugu eta aurrerantzean euskarak eta euskaldunok jasaten ditugun etengabeko erasoei aurre eginen diegu. Euskaldunon eta euskaltzaleon pasibitatea astindu behar dugu. Egun bat joan, bestea etorri, eta beti boterea gure aurka. Gure aurkako politikak ez dira erantzunik gabe geratuko.

Euskaltzale guztiak deitzen ditugu ekintza hauetan parte hartzera eta taldearekin bat egitera. euskararendefentsarakosarea@gmail.com posta elektronikoan izena eman, eta whassap talde baten bidez antolatuko ditugu ekintzak.

2022-06-17.

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago