Teknologia albisteak

UZEI

Erabiltzailearen aurpegia

http://t.co/FtWNDgSq - Terminologia eta Lexikografia Zentroa @UZEI_English

Erabiltzailearen artikuluak

Microsoft Officeren bertsio berrienarentzat egokitutako euskarazko lehen zuzentzaile automatikoa, Hobelex

2018-04-22 : 10:33

Microsoft Office 2016rako prestatu du UZEIk Hobelex zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa. Euskaltzaindiak martxoan argitaratuko azken arauaren informazioarekin eguneratua dago bertsio berria.

UZEI, #LarretikNoranahi: euskara noranahi eramaten lagundu zuten euskaltzaleak gogoan

2017-11-19 : 10:58

Euskarari bide egitea, hori izan da UZEIren asmoa eta egitekoa sortu zenetik bertatik. Eta ahalegin horretan 40 urte beteko ditugu laster: bidean geldialditxo bat egin, eta atzera begiratzeko baliatu nahi dugu aukera hori. Azaroaren 27an omenaldi-ekitaldi bat egingo dugu Donostian eta, besteak beste, #LarretikNoranahi izeneko dokumentala aurkeztuko dugu. Hemen Teaserra.

Aurten hizpide izan ditugun 22 hitz berri (eta zahar batzuk)

2016-12-14 : 09:13

Urtero egiten dugun moduan, zerrenda batean bildu ditugu 2016an deigarriak iruditu zaizkigun hitz batzuk. 2016 urtean hizpide izandako hitzen bidez urtea laburbiltzea da zerrenda honen asmo bakarra; beraz, ez hartu estuegi. Zerrendako zenbait hitz gurean ibili dira askoren ahotan; beste batzuk, ordea, mundu osoan izan dira hizpide. Egia-oste famatua, esate baterako, bolo-bolo ibili da mundu osoan Donald Trump Estatu Batuetako presidente hautetsi ondoren. Ondorioz, Oxford hiztegiak urteko hitz hautatu du. Beste batzuk ere jaso ditugu gure zerrendan: grabitazio-uhin, heteromalgu, rigodoi, bakterio multirresistente, megakamioi, nihonio, balaluma, barbalada,...

HOBELEX LibreOffice-rako: euskarazko zuzentzaile zehatzena, software libreko testu-editore erabilienean

2016-06-22 : 10:23

Hitzemandakoa bete dugu: Euskara eguneratuan idazteak hizkuntzaren normalizaziorako duen garrantziagatik garatu genuen 2014an HOBELEX, euskararako lehen lexiko-zuzentzailea. Baliabide mugatuak genituen horretarako, eta, ahalik eta erabiltzaile gehienera lehenbailehen iristeko, PCetako Microsoft Windowserako plugina kaleratu genuen lehendabizi. Harekin batera eskaini genuen online bertsioa, edozein sistema eragilerekin doan erabil daitekeena.

Hiztegiak errazago kontsultatzeko 8 helbide labur eta erraz

2016-01-08 : 14:14

Ez zaizu inoiz gertatu hiztegi bat kontsultatu nahi izatea, eta buruz ez gogoratzea zein den haren Interneteko helbide zehatza? Guri bai. Eta zenbat eta presa handiagoa izan, orduan eta neketsuagoa egin zaigu webguneetan barrena hiztegiraino nabigatzen ibiltzea. Jakina, lasterbideek eta Euskalbar bezalako tresnek asko arintzen digute zeregin hori.

 

Aurten ahotan erabili ditugun 16 hitz berri (edo berri-antzeko)

2015-12-16 : 12:51

Aurten ikasi dituzun hitzekin zerrenda bat egin beharko bazenu, zein hautatuko zenituzke? Batzuetan, ez da erraza izaten urtebetean hizpide izan diren hitz eta kontzeptu berriak gogoratzea.

2015eko hitzak

Hiztegi Batuko 10 hitz, lexikoa aberasteko

2015-10-30 : 15:15

Norberaren lexikoa aberastea ez da egun batetik bestera egin daitekeen zeregina: urte asko behar izaten dira hiztegi orokorra menderatzeko, eta, hala ere, beti izaten ditu hiztunak hutsune handiagoak edo txikiagoak. Jakina, hiztegiak arakatzea nahikoa izaten da hutsune horiek nabaritzeko.

C hepatitisaz euskaraz

2015-07-28 : 18:45

Hepatitisaren Mundu Eguna aukeratu du UZEIk C hepatitisaren inguruko oinarrizko terminoak biltzen dituen glosarioa kaleratzeko.

2

Botiketan euskaraz egiteko hiztegia

2015-06-18 : 08:03

Farmazialariek euskaraz lan egiteko behar duten oinarrizko terminoak biltzen ditu FEUSE elkarteak sarean jarri duen Farmazia Hiztegia lan berriak.

Euskaltzaindiak araututako 669 herriren izenak biltzen dituen mapa digitala

2015-02-14 : 11:25

Euskaltzaindiak 1998tik 2009ra bitartean plazaratutako herri-izenei buruzko 10 arauetako informazioan oinarritzen da UZEIk aurkeztu berri duen Euskal Herriko Mapa Digitala.

2014ak utzi dizkigun 34 hitz

2014-12-24 : 10:44

Urtea albiste txar eta ezusteko batekin hasi genuen, eta albiste hobez amaitzea espero dugu. Bitarte horretan askoren ahotan ibili diren hitz, termino eta esamolde berri batzuk eta, lehendik ezagunak izan arren, aurten garrantzi berezia izan duten beste batzuk bildu ditugu hemen. Sexetarianoak, Etzegarate, ohol-txikotak, txat-robotak eta aurten ikasi eta ikusi ditugun beste hainbat hitz.

6

Hobelex, euskararako lehen lexiko-zuzentzailea aurkeztu du UZEIk

2014-10-22 : 19:01

Hobelex euskararako lehen lexiko-zuzentzailea da. Zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa da, euskaraz akats ortografikorik gabe idazten eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen duen tresna.

IDITE lexiko-egiaztatzailearen demoa Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan egin berri dituen aldaketetara egokitu du UZEIk

2014-03-19 : 08:21

Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren Hiztegia bateratzeko Euskaltzaindiak hartu dituen erabakietara egokitu du UZEIk IDITE egiaztatzailearen oinarri den euLEX euskararen datu-base lexikala, 130.000 sarrera inguru biltzen dituena. Aldaketa horietako gehienak erabili edo hobe markak dituzten formetan egin ditu Euskaltzaindiak, baina badira bestelako berrikuntzak ere (sarrera berriak, ezabatutako formak…). Beraz, orain IDITE lexiko-egiaztatzailearen analisia ere Euskaltzaindiaren azken erabaki horien araberakoa da, doako demo-bertsioan ikus daitekeen bezala (http://www.uzei.com/online/idite).

Software-lokalizazioak: eduki didaktikoak eta azken joerak bilduko dituen webgunea sortu du UZEIk

2014-02-25 : 09:41

  • Lokalizazioak.com helbidean kontsulta daiteke egitasmoa.
  • Itzultzaile eta erabiltzaile orokorrentzat laguntza-tresnak eskaintzen ditu webgune berri honek.
  • Eduki didaktikoak sortzea izango da egitasmo honen ardatz nagusietako bat.

I+G+b tresnak gehitu ditu UZEIk bere webgune berrituan

2014-02-21 : 11:28

  • Itxura berritua du webgune berriak, plataforma anitzetarako egokitutakoa.
  • Baliabide berriak jarri dira erabiltzaileen eskura.
  • Lexikoaren egokitasuna egiaztatzeko tresnaren demoa doan erabil daiteke.

Mundu Mapa Digitala jarri du UZEIk sarean

2014-01-29 : 13:49

Euskaltzaindiak araututako munduko estatuen izendapenak biltzen dituen mapa digitala plazaratu du UZEIk Google Maps zerbitzua erabiliz.

Mundu Mapa Digitala

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago