Teknologia albisteak
2

Botiketan euskaraz egiteko hiztegia

Erabiltzailearen aurpegia
2015-06-17 : 10:03

Farmazialariek euskaraz lan egiteko behar duten oinarrizko terminoak biltzen ditu FEUSE elkarteak sarean jarri duen Farmazia Hiztegia lan berriak.

FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak 3.600 sarreratik gorako hiztegi elebidun berria aurkeztu du, eta feuse.info webgunean kontsultagai jarri du.

UZEIk landutako terminologia

16 ataletan banatutako terminoak biltzen ditu UZEIk FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkartearentzat prestatu duen hiztegi honek. Lehenago, 2002an, beste hiztegi txikiago bat prestatu zuen UZEIk FEUSErentzat. Oraingo honek, hain zuzen ere, hura hartu du oinarri, eta corpus zabalago batetik abiatuta eguneratu eta osatu da hiztegi berria. Besteak beste, EHUko irakasgaietako materiala eta ospitalez kanpoko jarduera farmazeutikoan erabiltzen diren arau eta inprimaki nagusien bilduma erabili dira termino berrien iturri gisa.

Irakurri informazio osoa hemen.

Erantzunak

2015-06-18 : 08:46

Egun on: Linka ez dabil behar dan moduan.

2015-06-18 : 10:10

Egun on,
Bai, arazo bat izan dugu estekarekin, baina konpondu dugu. Eskerrik asko!

Erantzun

Sartu