Euskaltzaindiak araututako munduko estatuen izendapenak biltzen dituen mapa digitala plazaratu du UZEIk Google Maps zerbitzua erabiliz.
Estatu bakoitzaren izen laburra, izen osoa, hiriburua, hiruburuko herritarren jende-izena eta hizkuntza ofiziala(k) sarean kontsultagai dagoen mundu-mapan txertatu ditu UZEIk. Mundu Mapa Digitala hemen klik eginez kontsulta daiteke.
Google Maps zerbitzuak eskaintzen dituen aukerak direla-eta, mundu-mapa hau hainbat ikuspegitan bistara daiteke (mapa arrunta, lurrekoa eta satelite bidezkoa, besteak beste).
Era berean, mapan bildutako datuetan bilaketak egin ditzake erabiltzaileak (esate baterako, estatu bat mapan aurkitzeko edo hizkuntza bat zein estatutan den ofiziala jakiteko), eta eremuaren arabera ere antola ditzake datu horiek guztiak.
Horrez gain, Google Earthen karga daiteke mapa eta zerbitzu honen aukera guztiak baliatu. Adibidez, mapa interaktiboagoa izatea (ibilbideak antolatzeko aukera), mapan eduki aberastua gehitzea (trafikoa, eguraldia, argazkiak, etab.). Hori guztia euskal izendapenak dituen maparen gainean.
Mundu-mapa honek Euskaltzaindiaren 38. arauan jasotako estatuen inguruko informazioa biltzen du.
Lan hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin egin da.
Erantzun
Sartu