Norberaren lexikoa aberastea ez da egun batetik bestera egin daitekeen zeregina: urte asko behar izaten dira hiztegi orokorra menderatzeko, eta, hala ere, beti izaten ditu hiztunak hutsune handiagoak edo txikiagoak. Jakina, hiztegiak arakatzea nahikoa izaten da hutsune horiek nabaritzeko.
Urrutira joan gabe, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua goitik behera irakurriz gero, hainbat hitz ezezagun aurkituko ditu edozeinek. Lexikoa aberaste aldera, 10 hitz aukeratu ditugu, Hiztegi Batuan egon arren oso ezagunak ez direnak. Horietatik zenbat ezagutzen dituzun jakiteko, egin klik hemen.
Erantzun
Sartu