Ikasketaz informatikaria, afizioz surflari eta 3D marrazkilaria. Bihotzez Euskalzalea.
Honako manifestu eta sinadura bilketa honekin egin dut topo duela gutxi eta behar bezalako zabalkundea izan dezan hemen txertatzea pentsatu dut:
"Hainbat erakunde ofizialetan euskaraz hizketan datorrenari erdaraz egin dezan eskatzea aspaldi debekaturik dagoen arren, egoera hori egunero ematen da oraindik non eta Euskal Telebistan."
Android euskaratzea aspalditik pentsatu eta saiatua izan den ekimenez betea izan da. Hortxe dugu adibidez etxekoandroid. Hala ere, ekimen hau bertan behera gelditu zen eta nahiz eta zenbait mugikor konpainiek beraien bertsio propioa euskaratu (Samsung SIII adibidez), ez dago denentzako eskuragarri egon daitekeen itzulpenik. Mugikor konpainia hauek gainera, ez dituzte itzulpenak guztion eskuragarri jarri. Hau horrela, android azken bertsioa Jelly Bean 4.1.1 itzuli eta google errepositorioan sartzeko plataforma bat jarri da martxan.