Teknologia albisteak
2

"Erdaraz, mesedez"

Erabiltzailearen aurpegia
2013-02-21 : 22:52
Euskararen arloan aktibismoari ekiteko, lehenik eta behin, gogoeta egitea ezinbestekoa da. Helburuak zehaztea eta planifikatzea. Kultur etxeko harreran dagoenak "en castellano, por favor" edo "erdaraz, mesedez, sentitzen dut". Bien artean aldea dago. Dena den, bien kasuan, noiz arte eutsi behar diote esaldi horri? Blogean idatzitako testu honetan bereziki bigarrengoei buruz ari naiz

Hori esaten duenak dagoeneko hautu bat egin du: euskarari (euskaldunoi) keinu bat egiten dio, aldeko jarrera minimo erakusten du. Segituan agerian uzten duena ezagutza eza da. Euskaraz ez da gai eta, zoritxarrez (batzuetan, berak ere aitortuta)  gaztelaniaz egin dezazun eskatzen dizu. Gaztelaniaz burutzen dugu eta agurrean berriro euskaraz hutsezko elkarrizketa izan ohi da.

Beraz, behin “aldekotasun” hori erakutsita, bigarren gogoeta egiteko garaia da: “Noiz arte “erdaraz, mesedez” egon behar duzue? Jarrera hori betiko al da? euskaldunok guztiz etsi arte? jokaera aldatzeko asmorik, bai? Hala bada, horrek planifikazioa behar du eta berandu baino lehen, abian jarri behar da. Noiz eta nola emanen diogu bukaera “erdaraz, mesedez” egoerari?

Animo!

http://euskaratikaktibismora.wordpress.com/2012/11/

Erantzunak

2013-02-21 : 23:49

Interesgarria benetan zure bloga. Hala ere ez dut lortu iruzkinik uzterik!!

2013-02-22 : 00:40

Kaixo
Urtzi, uzten du bai, arazo barik. Behintzat niri (ez dut bidali, baina idazten uzten du).

Helios, badakizu wordpress euskaraz jar dezakezula ia ia %100ean? Arraro egin zait gasteleraz ikustea datak eta horrelakoak.

Ondo izan

Erantzun

Sartu