Ikasketaz informatikaria, afizioz surflari eta 3D marrazkilaria. Bihotzez Euskalzalea.
Nahiz eta uste askotan dena asmatua dagoela, internetek egunero ematen dizkigu ezustekoak handik eta hemendik. Batzuetan txorakeria edota bideo parregarriren bat, besteetan joku berriren bat non zure herriko (bai ondo irakurri duzu EHko) kaleetan zombie-ak hil ditzakezun... Baina tarteka, tresna interesgarriren bat ere bai. Hau da gaur dakarkidan adibidea, BRANCH.
Dagoeneko jakingo duzuen bezala, android eta beste hainbat plataforma euskarara itzultzeko #WhatsappEuskaraz kanpaina abiatu genuen. Baita gogotsu hasi ere! Izan ere Android plataformarako guztiz itzulia izatea lortu genuen. Baina non geratu da orduan aplikazioaren itzulpena?