Teknologia albisteak
40

Odon Elorzak Euskadin independentzia erreferenduma egitea proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia
2012-09-19 : 18:37

Odon Elorza Donostiako alkate ohi eta PSE-EEko diputatuak Euskadin independentzia erreferenduma deitzea proposatuko du larunbatean, alderdiaren Konferentzia Politikoan, baina Konstituzioaren bidez egitea, abertzaleak adostutako bidearekin "leialak" izatea eta ETA behin betiko desegitea jarriko du baldintza gisa, Radio Euskadik aurreratu duenez.

Guztia irakurri (eitb.com) »»

Txioak (36) | 4 Erantzun

Erantzunak

2012-09-19 : 21:30

Ez litzateke euskal herritarrontzako, eta euskaldunontzako, aukerarik txarrena EAEn (eta Nafarroa Garaian noski) gauza bagina EAJ, EH Bildu eta PSE/PSN elkar hartzeko, erabakitze eskubidea ziurtatzeko hitzarmena tarteko -sozialistek etorri beharko dute noizbait hona, sozialista badira-, eta aldi berean gauden ataka ekonomiko latzetik ateratzeko ahalegina elkarrekin egiteko.
Ez dugu ezer jakin nahi, Espainiako botereen, armadaren, eskuhartze mehatxua baino eskaintzen ez digunarekin, eta ahal duen bakoitzean bertako botere ekonomikoa Madrilera daramakigunarekin.
Ea zintzoa den Odonen proposamena.

Ondo izan

Bittor

2012-09-20 : 01:14

Bittor, zintzoa? Konstituzioaren barruan (WTF!!) sartu nahi dik eta "independentzia" hori... Ze txiste duk hori?

...baina Konstituzioaren bidez egitea, abertzaleak adostutako bidearekin "leialak" izatea eta ETA behin betiko desegitea jarriko du baldintza gisa.
Konstituzioaren bidez egitea... horretarako lehenengo aldatu egin beharko litzateke!!
2012-09-20 : 01:20

Beno, nik uste honekin dena esaten dela... beste autonomiaren status aldaketatxoren baten aurrean egon gintezkek.

Buruzagi sozialistak errefusatu egin du autodeterminazioaren bidea, eta "erdibideko" proposamena egin du PPren eta ezker abertzalearen jarreren aurrean.

Horrela, "demokraziari zilegitasuna kendu nahi dioten alderdi abertzaleek" independentziaren gaia erabiltzeari uztea eta autogobernuari balioa ematea lortu nahi du Elorzak.

2012-09-20 : 11:37

Aupa, Urtzi. Nik egia esan goiko berria baina ez nuen, eta nire 'desideratuma' agertzen, zinez uste dudalako oraindik indar asko geratzen zaigula batzeko herritarren artean, oso bereziki Nafarroa Garaian eta Araban, baina are Bizkaian eta Gipuzkoan, eta zer esanik ez Iparraldean, eta horretarako ingurukoen arteko 'arrakala' positibo guztiak aprobetxatzen eta bultzatzen saiatu behar dugulako.
Horretaz-eta egiten nuen hausnarketa joan den otsailean zerrenda honetan bertan argitaratutako artikulu luzexeagoan (Estrategia abertzalea hegoaldean. Zein?: sustatu.com/1328181546).
Bide horretatik nioen atzo ere Odonen ingurukoa.

Ondo izan

Bittor

P.S. Eta eskerrik asko bihotzez hemendik aurrekoengatik.

Erantzun

Sartu