Presst, euskal kiosko digital bat sarean
Sareko kiosko berrian egongo diren produktuak hiru hedabide talderenak dira: Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea (EKHE, besteak beste Gara egunkaria argitaratzen duena), Noticias Taldea, eta Berriaren partaidetza ere izango du. Gainera, etorkizunean beste hedabide batzuk gehitzeko aukera ere aztertzen hasi dira, esate baterako, Kataluniako zenbait, Naiz.info-k argitaratu durenez. Ipar Euskal Herriko Le Journal du Pays Basque ere irakurri ahal izango da.
Kioskoaren funtzionamendua oso xinplea izango da. Goizeko 5etarako, eguneko egunkari eta aldizkariak sarean egongo dira erabiltzaile guztien esku (egunkarien gehigarriak eta aldizkariak barne).
Esan bezala, eguneko alea erosteko aukera egongo da edo, harpidetza bidez, hile osoko (edo urte osoko) zenbakiak kontsultatzeko aukera. Gainera, tarteka eskaintza bereziak ere izango dira.
Agerkariak ikusteko ez da PDFrik jaitsi beharko. ISSUU zerbitzua erabiliko da.
Presst bihar irekiko omen da, baina dagoeneko webgunea ikusgai dago guztiontzat, nahiz eta oraindik ezin daitekeen izenik eman eta egunkaririk erosi.
Erantzunak kargatzen...