Android euskaratzeko plataforma
Beraz, androideuskaraz web gunearen bitartez, lagun talde bat itzulpenekin hasi da. Helburua, web gunean esaten den bezala, <<konpainia ezberdinek beraien Android bertsioak euskaraz jarri ahal izateko aukera eta bete beharra bete dezaten eskatuko dugu>>. Epe ertainera, lehenengo itzulpen fitxategiak guztion eskura jartzea aurreikusten da eta aldi berean, ROM (software bertsio ez ofizialak) bertsioak ere plazaratuko dituzte nahi duenak probak egin edota mugikorra euskaratu dezan.
Gerora, google errepositorio ofizialetan txertatu nahi da kodea. Gauzak horrela mugikor konpainiek ez dute aitzakiarik izango beraien mugikorretan euskara guztion eskura jarri ahal izateko.
Gauzak ondo, beste ekimen berri gehiago ere bideratuko dira. Ea ba hemendik zerbait polita irtenten den!
Erantzunak kargatzen...