Teknologia albisteak

Urtzi Odriozola

Erabiltzailearen aurpegia

Ikasketaz informatikaria, afizioz surflari eta 3D marrazkilaria. Bihotzez Euskalzalea.

Erabiltzailearen jarduna

1

Inteligentzia Artifizialen borroka batean 100 "zibilizazio" lehiatu dira: euskaldunak garaile

2015-05-01 : 08:27

20.000 zeldako mapa batean jokatu den inteligentzia artifizialeko (IA) 100 zibilizazioren arteko borroka baten istorioa da hau. Freeciv jokoan, hainbat nazio edo zibilizazio elkarren arteko lehia automatizatu batean jarri dituzte, eta euskaldunok (!) suertatu gara garaile. Jatorrizko artikulua, cc-by-sa lizentziarekin, Game Erauntsian.

Tristura Baztarrika, irratian entzun zaitudanean

2015-02-19 : 12:46

Horixe sentitu dut Euskadi irratiko asteburuko zure elkarrizketa entzun dudanean. Zure politikak zuritu eta erru osoa hiztunei botaz besterik ez baitzara ibili. Baina hori bai, "txipa" jarrita dutenen giza eskubide batzuen aldeko manifestazioa ez duzu babestu. Ez omen zara bertan izango, "kartelak egitea" baino kontu garrantzitsuagoak dituzulako, nonbait. Beste batean berriz, euskaldunok gutxi kexatzen ginela ere entzun nizun... Zertan geratzen gara orduan? Non dago elkarlana?

Laranja publi

2014-12-01 : 18:16

Android 5.0

2014-10-16 : 09:24

5

EITBko kazetarien gehiengoa errazkerian murgilduta

2014-10-14 : 10:33

EUSKALDUNAK EUSKARAZ EITBn egitasmoa sinatu genuenok  ETBko langileei eskatu genien euskaldunei ez agintzeko gaztelaniaz egin dezaten. Hala baina oraindik ere egunero bila ditzakegu gazteleraz egitera behartzen dituzten euskaldunen adibideak, ikastolako haurrak barne!!

Katalana ere ez dago askotan uste dugun bezain indartsu. Ostiralean, Kataluniako gobernuak argitarat...

2014-06-26 : 09:32

Katalana ere ez dago askotan uste dugun bezain indartsu. Ostiralean, Kataluniako gobernuak argitaratutako inkesta baten arabera, lehen hizkuntza bezala %36,3k erabiltzen du espainolaren %50,7ren aldean. Hala ere, 2008an egin zen neurketatik (%35,6) igoera txiki bat egon da batez ere gazteenek eraginda.

Horrela 2013an %94,3ak ulertzen zuen Katalana, %80,4k hitzegin, %82,4k irakurri eta %60,4k idatzi zezakeen. Ea hemendik aurrera...

Txosten osoa: http://premsa.gencat.cat/pres_fsvp/docs/2014/06/20/14/39/ef5435a8-2d2f-4fea-94b3-5c69e35762ad.pdf

(Informazio hau Eurolang-en bidez jaso dut)

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››