Benetan @Euskalmet, erabaki dituzuen traol horiek, artikulu barik, ze txarto ematen duten euskaldun gehienen belarrira... #elur edo #euri baino mila bider naturalago emango lukete #elurra edo #euria balira. Mesedez. Benetan, mesedez.
Gaur @euskalmet ek zabaldu du mezu bat #elurra eta #izotza zekarrena, baina gero itzuli dira #elur eta #izotz erabiltzera. Jendearen txioak irakurtzen dituztela argi dago, bertxio interesgarriak egiten dituztelako beren kontutik, baina eskaera zehatz honi buruz zer pentsatzen duten, kasurik ez oraingoz.
112 SOS Deiak-en ere hala dabiltza #sute #aholku #izotz eta halakoekin. Baina #trafikoa erabiltzen dute, adibidez, eta deklinatuta denean, ondo: #uretan #mendian... https://twitter.com/112_SOSDeiak
Asteburuan kontu berari bueltak ematen egon nintzen. A ze begiko mina, a ze belarriko mina...